- Zuen taldea sortu zenean nik 15 urte nituen. 65 urte kunplitzera noa. Beti istorio berdina ikusten dut: beti aldarrikapen berberak, beti ustezko estrategia izugarria, beti ekintza gogorrak. Eta… zertarako? Ni hiltzera noa. Zer nahi duzue esatea? Pozik noala mundu honetatik zuek egin dituzuenak ikusi ondoren, eta zer lortu duzuen, alegia ezer ez? Ez, ez noa pozik. Bizitza ozpindu didazue, bizitza erremindu didazue. Ezin dizuet esan oso pozik noala. Esan behar dizuet egia. Eta azken batean, zer esan dezake hilotzak?
2009/01/31 10:52:21.004 GMT+1
ETAri, bere 50. urteurrenean
ETA erakunde armatuak 50 urte egin ditu, mende erdia. Sortu zenean nik 6 urte nituen, mutiko bat artean. Ia bizitza oso bat pasata, neure egiten ditut Xabier Lete idazleak atzo Berria egunkarian ETAri esandakoak:
Nork: Joxe Aranzabal.2009/01/31 10:52:21.004 GMT+1
Etiketak:
eta
lete
berria
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Bizirik.2009/01/31 21:51:46.447 GMT+1