Zer dela-eta premia hori ETA gaurkotasunaren lehen mailan jartzeko? Larunbatean, Al Qaedaz ari zela, Manuel Castells soziologoak eman zidan argi apur bat La Vanguardian idatzitako artikulu batean: El retorno de Al Qaeda. Bertan, egileak galdera egiten zuen nondik zetorkion Al Qaedari ahalmena halako izua eragiteko, kontuan hartuta 2001a ezkero sekulako egurra jaso duela han eta hemen. Erantzunak balio lezake berdin-berdin ETAri aplikatuta:
- Parte de la respuesta, como he documentado en mi reciente libro Comunicación y poder, proviene del interés mediático y político de activar en nuestras mentes la emoción más primaria, el miedo a la muerte, para condicionar nuestro comportamiento. Los medios porque venden y los políticos porque así nos domestican.
Esango nuke zenbaitek adostu dutela gurte etorkizun hurbila: behin Eusko Jaurlaritzatik egotzita, abertzaleei kendu egin behar zaie boterea bai diputazioetan eta baita udal handienetan ere. Horretarako, partiduen legea indarrean egon behar da, ETA lanean, eta ezker abertzalea, mutu. Eta ETA ez bada mugitzen, jokatu mugitzen ariko balitz bezala, ekintza bortitzen bat prestatzen balebil moduan.

Erantzunak
Izen eta aurpegi batzuk aldatuta, erraz estrapola daiteke Moore-ek egiten duen analisia gurera.
Nork: jolaus.2010/01/03 13:21:00.132 GMT+1
http://jolaus.com
Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/03 13:45:03.260 GMT+1
http://es.wikipedia.org/wiki/La_doctrina_del_shock
Nork: birasuegi.2010/01/03 21:02:39.024 GMT+1
Harrituta nago, niri ere ideia berak ari zintzaizkidalako burutik La2en dokumentaia ikusi bitartean eta askotan zuzenak dira erantzun sinpleenak. Hadi gabiltzan bada hurrengo kapitulutan beldurraren hipotesia baieztatzen den.
Bide batez aipatzekoa zela La2 eta Etb1 bihurtu diren aldika uharte. Lurreko telebista digital honetako eskaintza izan zitekeen ongi lurpekoa edo itsasoan ondoratua. Gozatu ditut benetan "Redes" eta "Zai zoi bele" gaurkoan. Beti iruditu zait bohemio eta progre hau zioena.
Nork: Mikel.2010/01/03 23:01:34.227 GMT+1
Mamuekin umeak beldurtzea erreza da. Aldiz helduek beste "oreka bat" daukagula esan daiteke, ezta?
Nik egia esan, ez dut inoren beldurrik sentitu nahi:
* ez agintean daudenen aldetik, izututa eta paralizaturik bizi gaitezen
* ezta betirako armak uzten ez duten horiena.
IRTENBIDE BAT?
Bost hilabete atentaturik gabe pasatu ondoren, shock berriren bat bizi/itxaron beharko dugu erakunde armatuaren aldetik? Betirako armak utziko dituztela iragarriko balute lasaiago ez ginateke biziko?
Herritar askok eskertuko genuke bake hori; eta shokari aurre egiteko patxara gehiago izan ere... nire uste apalean.
Nork: Josi.2010/01/04 01:34:56.023 GMT+1
http://udaberrigaldua.blogspot.com
Umeak, bestalde, ez dira bakarrak mamuen aurrean beldurtzen. Helduok ere gure mamuak ditugu, eta aginteak horiek manipulatzen ditu zenbait helburu lortzeko.
Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/04 11:32:15.801 GMT+1
Nork: Susana.2010/01/04 19:28:12.152 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/04 20:42:48.012 GMT+1
Nork: Susana.2010/01/05 10:04:04.785 GMT+1
Nork: oxel.2010/01/05 11:06:12.572 GMT+1
Nork: Susana.2010/01/05 15:33:30.078 GMT+1
Desagertzeko prest nengoke. Sinesten dudalako ezker abertzale politikoan, batzuk eta besteok bidelagun eginda. ETAri ez moduan, herritarrek babesa ematen digute hauteskundez hauteskunde batzuri eta besteei.
Babesik gabe desagerpena dator. ETAren desagerpenak lagunduko luke ezker abertzale politikoaren eraikuntzan. ETAk jarraitzea gura duela, egin dezagun bidea zain egoteka.
Estatuaren inposaketa eta hankerkeriak hor daude eta gura nuke desagertzea. Gaur egun ETAk lagundu egiten dio estatuari daramen estrategian eta kalte etxekooi.
Nork: oxel.2010/01/07 10:00:39.648 GMT+1
Nork: Susana.2010/01/08 15:27:55.225 GMT+1