Gaur AEBetan Thanksgiving da, eskerrak emateko eguna, jende askorentzat Gabonak eurak baino egun seinalatuagoa, han horixe baita familia egunik inportanteena, beste guztien gainetik. Azaroaren laugarren ostegunez ospatzen da beti.
Guk, berriz, Kanadan bizi izan ditugu eskerrak emateko egunik gehienak, baina han hilabete eta erdi lehenago ospatzen da Thanksgiving, urriaren bigarren ostegunez.
Gaur egun, ostera, Gernikan ospatu ohi dugu eskerrak emateko eguna, lagun estatuar baten etxean. Geroxeago izaten da hori, Durangoko azokaren garaitsuan. Eta han ere ez da falta izaten indioilar gizenik, ez eta ardo onik ere.
2009/11/26 08:00:36.274 GMT+1
Eskerrak emateko eguna
Nork: Joxe Aranzabal.2009/11/26 08:00:36.274 GMT+1
Etiketak:
kanada
aeb
thanksgiving
gernika
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Gaur Thanksgiving eta bihar Black Friday; the beginning of the traditional Christmas Shopping season...
...Indioiarra, patata purea, barazkiak eta sagar tarta daukagu menuan. Lagun arteko bazkaria egingo dugu Bostonen. Nik postrea, eta nola ez, Errioxako ardo goxo bat eramango dut besopean... Egun ona izan hor inguruan!
Nork: Ane Urizar.2009/11/26 17:15:45.690 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2009/11/26 17:16:32.115 GMT+1