- Lerro hauen bidez eskertu egin nahi nian Medikuak esan dit minbizia dudala liburua irakurleon eta, bereziki, linfomadunon esku jartzeagatik. Aldean edukitzeak sekulako mesede egin zidak, minbizia nuela jakin nuenean gaitzaren nondik-norakoa eta garapenaren aurrean nire burua kokatzen lagundu zidalako eta, gainera, tratamendua hartzen aritu izan naizen bitartean, oso lagungarri gertatu zaidalako behin eta berriro, bai alde praktikotik, baita borrokarako izan duzun grinagatik ere. Mila esker, beraz, Joxe, eta besarkada bat.
2007/01/31 07:48:51.176 GMT+1
Esker oneko hitzak minbizia gaindituta
Lagun bat dut minbizia izan duena. Linfoma bat, nik bezala. Orain dela hilabete inguru hartu zuen azken kimio dosia, eta medikuak esan dio erabat garbi geratu dela. Atzo lerro hauek idatzi zizkidan:
Nork: Joxe Aranzabal.2007/01/31 07:48:51.176 GMT+1
Etiketak:
minbizia
medikuakesandit
linfoma
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: oier.2007/01/31 16:36:01.328 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/kezka
Nork: Joxe Aranzabal.2007/01/31 19:52:42.164 GMT+1
Geuri be tokau jaku. Hau da tonbola bat eta inoiz ez dozu pentsetan zeuri suertatuko jatzula. Lanean zenbat aldiz egon nazen neuk emondako diagnostiko txar batengaitik pertsonak kontsolatu nahian, edo lagunei...
Orain aitari tokau jako. Bera ondo ikusten dot, neu baino indartsuagoa ziur aski. Arreba eta biok gabilz ganean batez be. Eta anaia hor dago, galduago. Laster izango dau urtebetetze eguna, eta zeure liburuaz gogoratu naz, Joxe. Horixe oparitukotsat anaiari, nahiz eta aitak beste minbizi mota eduki. Lagundukotsa prozesua ulertzen.
Mila esker, Joxe, barriro be.
Nork: patxi lurra.2007/01/31 19:59:09.064 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
Nork: Joxe Aranzabal.2007/02/01 20:53:11.403 GMT+1