Atzo iluntzean, Iñaki Lasa kontatzen ari zitzaigula Huhezin errege kokoloaren ipuina, istorio bat Amos Oz idazleak jasoa nonbaiten, gogora etorri zitzaidan Espainian zelako jarrera menpeko eta akritikoak azaleratu diren Sofia erreginak egindako zenbait adierazpen lotsagarriren inguruan: Espainiako gobernua berehala irten da errege-erreginei pelota egiten, zein onak diren eta zein komenigarriak Espainia ondo joan dadin.
Ipuinean, iseka egiten zioten denek errege kokoloari. Espainian, koipea ematen diote, etengabe, denak adurra dariola jarri arte. Aristokrazia zaharkituaren adibiderik negargarrienak ezin du hutsik egin, eta, beraz, ezin da kritikatu. Zein ote kokoloago?
2008/11/01 11:25:06.343 GMT+1
Errege kokoloa
Nork: Joxe Aranzabal.2008/11/01 11:25:06.343 GMT+1
Etiketak:
huhezi
erregea
tramsmisioa
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Iban Arantzabal.2008/11/01 13:04:22.545 GMT+1
http://www.arantzabal.com
Horregatik, oraindik orain, harritu egiten gara iritzi "ezberdin" batzuk irakurtzen ditugunean. Merezi du gaur Rafael Reig-ek Públicon idatzi duena irakurtzea, irakurle baten oharrari erantzunez. Niri, darabilen tono ganberroa (tía deituz erreginari eta simple y rudimentaria bezalako adjetiboak eskainiz) gustatu zait gehien.
Nork: Marti(n).2008/11/01 13:07:56.064 GMT+1
http://www.asapala.org/mahatsorriak/1976