Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/09/13 08:00:59.191 GMT+2

Erasmus ikasleekin, Bilbon

Erasmus ikasleak EITBn, Bilbon Aurten ere iritsi dira Erasmus ikasleak fakultatera, 12 ikasle 4 herrialdetakoak: Herbereheak (7), Belgika (2), Estonia (2) eta Finlandia (1). Gehienak, zortzi, Hezkuntzakoak dira; gainerako laurak, Komunikaziokoak. Denak ere, oso jatorrak eta argiak.

Komunikazioko ikasleen tutore naizenez, joan den ostiralean Bilbon izan nintzen eurekin, EITBn, bertan egingo dituzte-eta praktikak, eitb.com zerbitzuan. Ikasleak liluratuta geratu ziren EITBren tamainaz eta antolakuntzaz. Bilbo ere, izugarri gustatu zitzaien. Gaur, berriz, Leintz bailarako zenbait leku eder erakutsiko dizkiegu.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/09/13 08:00:59.191 GMT+2
Etiketak: huhezi mondragon eitb bilbo erasmus 2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak