Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/02 08:00:26.981 GMT+2

Erasmus ikasleak, Udalatxen

Erasmus ikasleak Udalatxen Aurten, Erasmus ikasleetatik zortzi animatu dira Udalatx mendia igotzera, HUHEZI fakultatera etorritakoak denak ere. Joan den asteko astelehenean Corina, Morten eta Tiina joan ziren Udala auzotik abiatuta, eta, hain pozik itzuli ziren, ze bi egun geroago beste bost irten ziren Udalatik gora: Valerie, Feryal, Sanne Vanmechelen, Dexter eta Evelien. Webgune berezi batean ikus daitezke igoerako argazkiak.

Horrela jarraituz gero, ohitura bihurtuko da gure Erasmus ikasleek Udaltx igotzea. Iaz Tieme Hermans holandarrak igo zuen, beste lagun batekin batera: orduan Mondragoetik abiatu ziren oinez, eta, guztira, zortzi orduko ibilaldia egin zuten, bidean galdu ere egin ziren-eta.

Irail hasieran Udala auzoan izan ginenean Erasmus ikasleekin, kontatu egin nien Tiemek eta bere lagunak egindako balentria, eta badirudi kontakizun hark bultzatu dituela aurtengo ikasleak eurek ere ahalegintzera. Egia esan, ez nuen horrelakorik espero, ez baitzeuden prestatuta horrelako ibilaldirik egiteko, non eta Udalatxen, mendi garaia (1.117 m.), erpina eta harriz josia. Baina argi dago gustuko gauzetan aldaparik ez dela. Bejondeiela!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/10/02 08:00:26.981 GMT+2
Etiketak: mu erasmus udalatx huhezi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak