Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/21 07:31:18.887 GMT+2

Erasmus ikasleak

Erasmus ikasleak HUHEZIn 2 Dagoeneko bi eskola egun izan ditut Filiz, Seda, Amarens, Renske eta Kira ikasleekin, bostak atzerritik etorriak HUHEZI fakultatera Erasmus programari esker. Eskolak ingelesez eman ditut, batean Euskal Herria azaltzeko eta bestean Mondragoeko kooperatiba mugimendua. Oraindik beste eskola egun bat geratzen zait, baina gero horietako bi nirekin joango dira Goiena Komunikazio Zerbitzuetara, urtarrilerako dokumental bat egin beharko dute-eta ingelesez Goienaren inguruan.

Oso neska irekiak dira, jatorrak, eta gertu Euskal Herria eta euskaldunok ezagutzeko. Gaur, une labur batez Maritxu Kajoi jaiaren berri eman diet, bostek Arrasaten hartu baitute ostatu. Uste dut hasi direla pentsatzen zelan jantziko diren egun horretarako.

Hauek dira gure ikasleak
Urriaren 12an beste lau etorriko dira, Stephanie, Liesbeth, Kathleen eta Tara, denak ere KHLIM Unibertsitatetik, Flandestik.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/09/21 07:31:18.887 GMT+2
Etiketak: huhezi erasmus basque_country euskadi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hiri horietarik, Tallinn ezagutzeko sortea dudanez, esan Kirari: Tere tulemast Baskimaasse

Nork: luistxo.2007/09/21 10:11:47.525 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo/en

Nire kontu, Luistxo, esango diot. Hor bazenuen historia bat, Eibarko hegazkin piloto batena Tallinen hil zena, ezta? Besarkada bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/09/21 13:53:39.554 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak