Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/10 07:40:28.328 GMT+1

Emakumeen oraina, argazkietan

Dantzariak Herenegun Emakumearen eguna zela-eta, Joxe Felix Diaz de Tuesta lagunak begiratu egin zuen bere Flickr kontuan zenbat argazki ote zituen “emakumeak” etiketarekin. Harri eta zur geratu zen, 2.500 argazkietatik, 566 baititu etiketa hori dutenak.

Omenaldi gisa, 65 argazki aukeratu zituen, denak emakumeak dituztenak protagonista, eta horiekin bilduma bat egin. Bilduma ederra. Berauek ikusita, Joxefek horrela dio Atauri bere blogean:
  • Argazkiok ikusita (emakumearen kondizioa eta status soziala jasotzeko asmorik eduki gabe ateratako argazkiak dira) begi bistakoa da zer nolako bilakaera izan duen emakumearen estatus sozialak gizartean ni jaio nintzenetik hona: argazkiok jasotzen dituzten jarduera horietatik gehienak debekatuta zeuzkan emakumeak orain mende erdi. Ikaragarria, benetan!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/10 07:40:28.328 GMT+1
Etiketak: emakumeak atauri | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Argazki polita, zelan luzitzen dauen Oñatiko plazak.

Nork: Aitor.2009/03/11 17:37:58.018 GMT+1

Txiripaz, ez zara, ba, Oñatikoa izango? ;-)

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/11 21:27:56.237 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak