Ekainaren 11 ezkero Ana Otadui da Elorrioko alkatea. Hauteskunde kanpaina ere alkate izateko asmoarekin egin zuen, bera izan baitzen zerrendaburua EAJ alderdian. Izendapenetik hilabete igaro aurretik, ostera, uztailaren 10ean, Ana Otaduik berak jakitera eman zuen aurrerantzean lehen alkateordeak hartuko dituela alkatetzaren ardura, denbora eta soldata, eta berak, batzorde baten ardura salbu, Eusko Legebiltzarrean segituko duela, parlamentario bezala.
Erabakia hartu den moduan (hauteskundeak igarota, ez lehenago), iruditzen zait itsuskeria galanta dela Elorrioko botoemaileentzat, Ana bera alkate izateko asmoarekin aurkeztu baitzen eta kanpainaren garaian sekula ez baitzuen publikoan aipatu karguaren ardurak beste inoren bizkar utziko zituela. Horretarako asmoa baldin bazuen, horren berri bozketa egin aurretik eman behar zuen, botoemaileek kontuan izan zezaten.
Datozen udal hauteskundeetan galdetu egin beharko diegu Elorrion aurkezten diren alkategai guztiei asmorik duten alkatetzaren ardurak hartzeko, botoa eman aurretik jakin dezagun zer egin.
2011/07/18 08:00:10.018 GMT+2
Elorrioko alkatearen txiribuelta
Nork: Joxe Aranzabal.2011/07/18 08:00:10.018 GMT+2
Etiketak:
eaj
elorrio
ana_otadui
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nik ulertua nuenez lan batzuk hartu behar zituen alkateorde elgetarrak eta noski, lanari dagozkion denbora eta soldatak. Alkate, beraz, Ana Otadui, ez?
Nork: Iban Arantzabal.2011/07/18 09:21:21.161 GMT+2
http://www.arantzabal.com
Nork: Joxe Aranzabal.2011/07/18 10:26:59.401 GMT+2
Bestela egingo balu izango zen "Elorrioko Legebiltzarkidearen txiribuelta". Ez? :-)
Eskerrik asko zalantza argitzearren.
Nork: Iban Arantzabal.2011/07/18 11:21:01.039 GMT+2
http://www.arantzabal.com
Nork: Joxe Aranzabal.2011/07/18 11:40:58.763 GMT+2
Nork: KUKUXU.2011/07/21 15:35:25.264 GMT+2