Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/11/02 08:00:35.752 GMT+1

Elorrio bisitatzen

Casajara aurrean Atzo goizean Elorrioko bisita gidatua egin genuen sei lagunek. Udaletxean entzungailuak eta mapak jaso, eta pozik abiatu ginen, aurrez erabili barik genuen-eta zerbitzu hori, erabat doakoa.

Eguraldia alde izan bai, baina laster aspertu ginen, oso testu barroko eta floriturez beteak entzuten ari baikinen, hainbeste ze oso erraza zen deskonektatzea eta huts egitea xehetasun inportanteren bat. Jatorrismo kostunbrista gehiegi, atsotitz mordoarekin hornituta. Aldiz, informazio esanguratsu gutxi, batez ere azaltzeko zelan sortu ziren XVII. eta XVIII. mendeetako fortunak, ordaindu zituztenak hainbeste dorretxe eta jauregi.

Total, nekatu egin ginen eta erabaki genuen Txantxibiri kalean amaituko genuela bisita, bertako txakolina dastatuta. Ondo ibili ginen, lagun arteko txantxak eta iruzkinak egiten, baina zerbitzuak badu zer hobeturik, berez ideia ona da-eta. Flickr-en ikus daitezke bisitaldiko argazkiak.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/11/02 08:00:35.752 GMT+1
Etiketak: bisita_gidatua 20011 euskal_herria elorrio bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...paregabea duen etxe zaindu eta txukuneko gorenean aukeratu genuen logela berde atsegina eta euriaren doinu lasaigarriak lokartu gintuen. Eta goizeko ibilaldirako martxa hartzeko gosari bikaina!  Fatimak xigortutako zerealak eta Mikelek ...

Erreferentzia: Euriaren doinu lasaigarria | Esteñibar baserria 2012/01/04 09:18:14.756 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak