Aspalditik daukat etxean Dr. Jekyll eta Mr. Hyde, Robert Louis Stevenson idazlearen eleberri txikia euskaraz, eta hainbat aldiz ahalegindu banaiz ere berau irakurtzen, sekula ez naiz iritsi 12. orrialdetik harago: itzulpenak, letratipoak, eta testuaren lerroarteko eskasak atzera eragin didate beti.
Aurreko batean, berriz, Donostian nintzela, El Dr. Jekyll y Mr. Hyde ikusi nuen, Alianza argitaletxeak paratua, eta erosi egin nuen. Ostiralean hartu nuen esku artean, eta larunbaterako irentsia nuen. Atsegin handia izan dut liburu hori irakurtzen.
Lerro hauek irakurtzen dituzuenerako, Londresen izango naiz, eta aukera izango dut berriz ikusteko Soho, Regent’s Park eta beste hainbat leku, eleberrian agertzen direnak. Izan ontsa.
2008/07/21 07:49:15.186 GMT+2
El Dr. Jekyll y Mr. Hyde
Nork: Joxe Aranzabal.2008/07/21 07:49:15.186 GMT+2
Etiketak:
jekyll
stevenson
hyde
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Hemen nabil, Kulturaten nire lehenengo oporrak ondo hasten. Oso ondo pasa London Cityn eta bueltararte!
Iñigo.
Nork: Iñigo Arriaran.2008/07/21 09:52:03.616 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2008/07/22 20:50:30.575 GMT+2
Nork: 27zapata.2008/08/16 11:16:17.573 GMT+2
www.27zapata.com