Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/24 08:00:50.314 GMT+2

El Correo, Athletic eta Yeste

Larunbatean El Correo egunkariak argazki deigarri bat erakutsi zuen azalean, bertan Fran Yeste agertzen baitzen, itsasontzi batean eguzkia hartzen biluzik, alboan Athleticeko beste bi lagun zituela.

Deigarria egin zitzaidan, ez argazkiak erakusten zuenagatik, baizik eta beronek zeukan asmo gaiztoagatik. El Correok azal horrekin justifikatu nahi izan zuen Athleticek Yesteri kontratua ez berritu izana, eta horretarako erakutsi zigun Basauriko jokalaria ia larru gorritan eguzkia hartzen, esanez, gainera, “Agur Yesteri, erremediorik gabeko jenioa”. Deigarria eta deitoragarria.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/05/24 08:00:50.314 GMT+2
Etiketak: correo athletic yeste bilbao | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo, Joxe:

Radio Euskadin entzun dut iluntzean Athletic-eko jokalariek ohar bidez jakinarazi dutela ez diotela El Correori elkarrizketa indibidualak emango bolada batez. Ez dute zehaztu zenbatekoa izango den bolada hori.

Ez dut periodiko hori askotan ikusten, baina harritu ninduen larunbateko azala.


Nork: iturri.2010/05/24 21:44:49.867 GMT+2
http://eibar.org/blogak/iturri

Nik nazka sentitu nuen argazkia ikustean, baina ez harridura. Azken finean Vocento taldeko egunkariek batzuetan ale gehiago saltzeko edo bestetan beraien interesak modu mafiosoan defendatzeko gero eta gehiago erabiltzen dituzte horrelako metodoak, morboa, horikeria eta xantaia. Gogoan ditut DVren kasuan Orioko istripuaren argazkiak edo atez ateko zabor bilketaren kobertura.
Argazkiko mutil horietako bat lagun ona dut, eta badakit oporretan eta berak antolatuko zerbaitetan hau gertatu izanarekin oso minduta egongo dela.

Nork: birasuegi.2010/05/24 22:33:38.670 GMT+2
http://birasuegi.com

Egia esan nire ideia bat sendotzen du El Correok ateratako portada: norbaitek zutaz gaizki hiz egin nahi badu, hola edo hala bere helburua lortuko du. Beraz, kasu honetan Yeste botatzea bazen helburua, helburua lortzeko portada dela argi dago.

Nork: Iñigo.2010/05/25 10:14:10.156 GMT+2

Gaur hizpidera ekarri dute gai hori, Euskadi Irratiko Mezularian.
Eta Jaime Otamendik ez du esan ba, berak be portada hori kaleratuko lukela. Zur eta lur utzi nau, irratia amatatzeko gogoarekin. Eskerrak, New York eta Bartzelonatik ari ziren kazetariek, etika periodistiko gehiago duten.
Ez dakit zer gustatu zaion Otamendiri, Yeste ala azala. Baina adorea behar da gero!
Esan eta esan aritu da saio guztian zehar, ederra zela argazkia, ederra gorputza... modurik matxistenean barrez.

Nork: ptx | albisteak 2.0.2010/05/26 23:26:44.223 GMT+2
http://albisteak.euskalherrian.info

Nire iritziz, azal hura atera zen kalte egiteko Yesteren irudiari, horrela justifikatuz kontratua ez berritzea. Nik ez nukeen aterako.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/05/27 19:14:17.373 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak