
Atzo ekitaldi handia izan genuen
HUHEZIn, Mondragon Unibertsitateak ikasturte hasiera egin baitzuen bertan, lehenbiziko aldiz gurean. Hainbat ondorio atera nituen ekitalditik:
- Arraro egiten da, oso, ikasleek sartzerik ez izatea horrelako ekitaldi batean, batez ere fakultatean bertan egiten bada.
- HUHEZIko klaustroa leku aparta izan daiteke horrelako ekitaldiak egiteko, batez ere eguraldiak laguntzen duenean, atzo bezala.
- Mahaia hobeto antolatuta egon zen aurrekoetan baino: jende gutxiago, hitzaldi gutxiago. Hala ere, bi orduz luzatu zen ekitaldia.
- Ekitaldia beti bezain akademiko eta zurruna izan zen, baina lekuagatik-edo, dezente eramangarriagoa egin zitzaidan aurrekoetan baino.
- Harritzekoa da zelako aurrekontua izan behar duen lehendakariaren eta gainerako agintarien segurtasunak. Aurreko egunetan, eta atzo bertan, ertzain mordoa zebilen inguruan.
Berebiziko poza hartu nuen ustekabean
Hilario Arbelaitz sukaldaria etorri zitzaidanean agurtzera. Aspalditik ezagutzen dugu elkar —ikaskide izan ginen Saturraranen—, eta beti bezain jatorra segitzen du.
Erantzunak
Unibertsitatearen irekiera ekitaldian ikasleak ez egotea inkoherente xamarra da.
Bestalde, aipagarria egin zitzaidan aurkezpen eta hitzaldietan euskararekiko "fideltasuna" mantentzea, bertako gonbidatu "nagusia" herriko hizkuntza ulertzeko gai izan ez arren. Txalogarria.
Aitorren hitzaldia ere oso interesgarria, hiru hizkuntzen baliagarritasuna azpimarratu zuena.
Balorazio positiboa, orohar. Baina segurtasun neurriak, politikarien hitzaldien mamirik ezak eta ate itxiek sortutako itzalekin.
ondo izan!
Nork: naroa.2009/09/24 09:39:54.744 GMT+2
http://kooperatibakaztertzen.wordpress.com
Nork: Iñaki Gaztañaga Txintxurreta.2009/09/24 13:14:35.512 GMT+2