Egun hauetan giro bitxi samarra sumatzen dut Elorrion, ezker abertzaleak alkatetza gal dezakeela-eta. Igandean Bilduk eta EAJk seina zinegotzi irabazi zituzten, nahiz eta Bilduk 200 bat boto gehiago irabazi jeltzaleek baino. PPk, azkenik, zinegotzi bat.
PPko zinegotziak dagoeneko adierazi du ekainaren 11n EAJri emango diola botoa, eta horrek asaldatu egin du ezker abertzaleko zenbait jende.
Asko baina, ez dira gogoratzen Lizarra-Garaziko itunaren garaian, indar abertzaleek akordio bat sinatu zutenean orduko hauteskundeetan errespetatuko zituztela alderdi abertzaleen arteko zerrendarik bozkatuenak, ez dira gogoratzen orduan EAJk irabazi zuela Elorrion, eta ezker abertzaleak kendu egin ziola alkatetza, bertako independenteekin hitzarmena eginda. Joseba Permach etorri behar izan zen Elorriora, bere alderdikideei eskatzera errespeta zezatela Lizarra-Garaziko alderdiek hitzartutakoa, baina alperrik. EAJk zinegotzi bat gehiago zeukan ezker abertzaleak baino, baina azken honek oposiziora bidali zituen Sabinoren jarraitzaileak.
Dozena bat urte pasatxo gertatutakoa legezkoa eta balekoa izan bazen, bi aste barru gerta daitekeena ere halakoxea izango da. Hala ere, interesgarria izango da ikustea alderdiek eta berauen jarraitzaileek zelan erantzuten duen.
2011/05/27 08:00:33.625 GMT+2
Giro bitxia Elorrion, hauteskundeak direla eta
Nork: Joxe Aranzabal.2011/05/27 08:00:33.625 GMT+2
Etiketak:
pp
eaj
bildu
elorrio
bizkaia
euskadi
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Hala da Joxe, bazter guztietan ez dago beste gairik. Arrazoia daukazu, zerrenda bozkatuena errespetatzeko printzipio hori norberaren komenentziara erabiltzen da, hau da, komeni zaidanean bai eta komeni ez zaidanean jai.
Inozo samarra izango naiz, baina zergatik ez Bildu eta EAJ-PNV batera gobernuan? Hainbeste aipatzen dugun herriak hautestontzietan esan du zer nahi duen, erdi eta erdi, gutxi gorabehera. Ez diezaiotela utzi herrikoa ez den PPko zinegotziari erabakitzen nor izango den hurrengo alkate. Atzo Intereconomian elkarrizketatu zuten.... beldurgarri.
Ikuskizun dago dena. Ekainaren 11n argituko da.
Nork: Ima.2011/05/27 09:53:33.270 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2011/05/27 10:07:23.121 GMT+2
Joxe zeharo oker dabil bere idatzian, ezin baita manipulatu egin duen moduan. Orduan ezker abertzalea ahaleginak egin zituen PNVrekin akordio batetara iristeko, beti ere zerrendarik bozkatuena errespetatzeko printzipioan eta hau ezinezkoa izan zenez orduan beste bide bati ekin zion bertoko indepedienteekin akordio baten bidez. Oraingoan PNV hasieratik jarri da espainiako eskuin muturrekoaren eskuetan, inolako lotsarik gabe eta helburu bakar batekin, Alkatetza edozein preziotan lortu asmoz. Bejondeiola Otaduyri bere ausardia, baina bere kurrikuluma horrela osatuko da:
.- Legebiltzarkidea Ezker Abertzalea ilegalizatua izan zelako eta Alkatea PPren laguntzarekin. Ederra zinez!!
Nork: txantxibiri.2011/05/30 09:57:27.668 GMT+2
Ederto dakite Egibarrek, Iñigo Agirrek eta Joseba Permachek elorrioko EHk PNVri orduan egindako proposamena: Alkatetza bai, baina Arroyaberen diktadura-politika ez. Eta berriro ere... PNVko batzuen podere-goseak irentsi zituen.
Elorriok badaki zer gertatu zen orduan eta zer den gure herriak orain behar duena: euskaldunen arteko akordioak, Elorrixon eta Euskal Herrian.
Nork: Laino.2011/05/30 10:54:02.370 GMT+2
Nork: kattalin.2011/05/30 12:56:01.426 GMT+2
- Lizarra-Garaziren garaian itun bat egin zen alderdi abertzaleen artean, errespetatzeko euren arteko zerrendarik bozkatuena.
- Urte hartan egin ziren udal eta foru hauteskundeetan, Elorrion EAJk irabazi zuen.
- EAJk lortu zuen ezker abertzaleak baino zinegotzi bat gehiago.
- Joseba Permach Elorriora etorri zen, Elorrion ere errespeta zedin ituna, Lizarra-Garaziren inguruan egindakoa.
- Azkenean, ezker abertzaleak eta herriko independeteek hartu zuten Elorrioko alkatetza.
Datu horiek egiazkoak dira, eta hor ez dago manipulaziorik. Ni ez naiz sartu aztertzera ezker abertzaleak zergatik kendu zion alkatetza EAJri. Ez eta PPk zergatik emango dion —ematen badio— Eusko Alderdi Jeltzaleari.Kontua da orain dozena bat urte ezker abertzalea baliatu zela hauteskunde legeaz egin zuena egiteko. Hortaz, egin zuena erabat legezkoa izan zen. Eta PPk egiten badu agindu duena, izango da hauteskunde legeak aukera ematen diolako, eta hori ere legezkoa izango da, guri gustatu edo ez.
Nork: Joxe Aranzabal.2011/05/30 19:04:14.624 GMT+2
Ez dut uste horrela denik, lehenik eta behin orduan EH-k akordioa bilatu zuelako PNV-rekin eta honek ez du gauza bera egin oraingoan Bildurekin, orduan akordio nazionala zegoen eta oraingoan ez, orduan independienteekin elkartu zen EH eta oraingoan PNV PPko zinegotziaz baliatuko da...
Gauza desberdin asko dira gauza bera dela esateko.
Nork: petro.2011/05/31 17:28:56.098 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2011/05/31 20:33:49.759 GMT+2