Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/04 10:07:20.723 GMT+2

EITBk, etxe berria

Mezularia Bilboko egoitza berrian Atzo Bilbon izan ginen, EITBk egoitza berrian egindako festan. Ezagunak, aspaldiko lagunak, izarrak, aktoreak, politikariak, kazetariak, irakasleak… denetik zebilen etxe hartan. Niri izugarri handia iruditu zitzaidan egoitza berria; ez dakit EAEk hainbesteko azpiegitura behar duen justu teknologia digitalak dena txikiagoa egitea dakarrenean. Zalantza hori geratu zitzaidan iltzatuta.

Argazkian, Maite Artola, Mikel Irizar eta Nekane San Migel, Mezularia irratsaioa hasteko prest.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/04/04 10:07:20.723 GMT+2
Etiketak: bilbo eitb | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eraikina hor zegoen, eta aprobetxatu behar. Horregatik ez zait gaizki iruditzen dena hartu izana. Neregatik ondo.

Ez zaidana batere ondo iruditzen, zentru hori Malmasin eta Sabino Aranaren alde horretan jarri izana da.

Gune horretako trafiko arazoak direla eta, beldur naiz kazetariak lehen baino gutxiago aterako direla kanpo aldera. Lehendik ere entzuna dut zein zaila egiten zaien Galdakaotik, Iurretatik edo Miramondik herrietara joatea, eta erabaki honekin hori oraindik zailago izango da.

Nork: Gari.2007/04/04 10:30:53.379 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/teknosexua

Oso handia eta polita da EITB- ren egoitza berria. Gustatuko litzaidake, egun batean, egoitza ikustera joatea. Eta ea famaturen bat edo beste ikusten dudan.

Nork: Miren aranzabal.2007/05/02 20:55:44.087 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak