Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/20 09:26:44.432 GMT+1

Egunkaria 5 urte itxita

Egunkaria 5 urte itxita Bart gauean kode puska bat itsatsi nuen Faroan, gaur hemen sartzen denak ikus dezan goiko mezu hau, baina nik neuk ikusi ez dudanez —beharbada ez ditut gauzak ondo egin—, erabaki dut kartelaren argazkia hona ekartzea.

Eta horrekin batera, nire elkartasunik beroena azaldu nahi diet Euskaldunon Egunkariako inputatu guztiei. Besarkada handi bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/02/20 09:26:44.432 GMT+1
Etiketak: egunkaria | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ondo egin duzu, Joxe, sartzerakoan nik ikusi baitut. Besarkada bat Egunkariako auzipetuentzat!

Nork: Unai Fdz. de Betoño.2008/02/20 09:53:55.722 GMT+1
www.ehu.es/hirigintza

Eskerrik asko, Unai, oharragatik. Zuri ere, besarkada bat.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/02/20 10:11:58.675 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa

Ondo zagok alkartasuna adieraztearena, baina hauei bakarrik adierazita zalantza batzuk sortzen zaizkit: - Hauek errugabeak dira baina auzitegi berdinak abiarazitako epai-bideak ez? egin, batasuna, askatasuna, jarrai-haika-segi, 18/98 (hauetako batzuk zuretzat ziur errugabeak direla ere baina beste batzuk...zalantzak dituzu?), gestorak, udalbitza,aek... - Zergatik ez esan STOP salbuespen egoera guztiei eta zalantzak sorrarazi jendartearen artean bakarrik hauei adierazita? hauek "onak" direla esanda ez al gara esaten ari besteak "txarrak" direla edo besteena behintzat epaileak argitu dezala eta epaia "errespetatu"? Nik argi daukat: ELKARTASUNA ETSAIAREN ERASOAK JASATEN DUTEN GUZTIEI ETA NERE AMORRUA GAUR BAKARRIK AKORDATZEN DIENEI ZEINEN ESKUETAN GAREN Gogoratu gutxi gora behera horrela esaten zuen ipuin hura: gorriekena etorri ziren eta ni ez nintzen mugitu ez bainintzen gorria, juduengana etorri ziren eta ni ez nintzen mugitu ez bainintzen judua, etabar. azkenean nere bila etorri ziren eta beranduegi ze

Nork: txan.2008/02/20 17:41:30.774 GMT+1

Ex silentio.

Nork: Unai Fdz. de Betoño.2008/02/20 18:45:43.291 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak