Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/01 08:00:43.096 GMT+2

Edurne eta Juanito: nolako Mari, halako Peru

Bi mendizale hauek —Juanito Oiarzabal eta Edurne Pasaban— Himalaia inguruetan dabiltza, eta izenburuak egin dituzte egun hauetan. Niri, berriz, bat ere gustatu ez horien jarduna.

Edurnek, ikusi zuenean Miss Ho korearra aurreratuko zitzaiola munduko zortzimilako hamalauak egiten, haren kontrako susmo txarrak barreiatzen hasi zen. Juanito Oiarzabalek, berriz, inguruko guztiak kakaztu nahi izan ditu, bera izan ezik noski, Tolo Calafat bidaidearen heriotza esplikatzeko orduan.

Mendizale horiek negozio oso bat antolatu dute mendiaren inguruan, esponsor sare handiarekin, eta beren negozioa babesten ari dira, mendiko mistika erabilita: elkartasuna, sakrifizioa, adiskidetasuna, garbitasuna, bla, bla, bla…

Hau ez da atzo goizeko kontua. Orain sei urte, blog hau sortu eta berehala, bertan mezu bat idatzi nuen Juanito Oiarzabalen inguruan, aitzakia hartuta garai hartan Euskadiko Kutxa egiten ari zen kanpaina bat, non Oiarzabal bera jartzen zuen segurtasunaren eredu. Orduan hau esan nuen:
  • Mundu guztiak daki euskal mendizaleen artean oso arriskutsua izan daitekeela Juanito Oiarzabalekin joatea gailur enblematiko horietako bat egitera. Birritan salbatu dute in extremis, behin Iñurrategi anaiek, eta bigarrengoz iragan udan. Bietan erakutsi zuen kalkulu eskasa, lidergorik eza eta egozentrismo itzela.
Sei urte joan dira harrezkero, eta ez daukat motiborik iritziz aldatzeko.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/05/01 08:00:43.096 GMT+2
Etiketak: himalaia calafat oiarzabal pasaban | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... Links and tweets Tweets only Your email address (required): Topsy Retweet Button topsyWidgetPreload({ "url": "http://goiena.net/blogak/faroa/edurne-eta-juanito-nolako-mari-halako-peru", "title": "Edurne eta Juanito: nolako Mari, halako Peru - Faroa", "order": ...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Edurne eta Juanito: nolako Mari, halako Peru - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/05/01 09:01:24.710 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak