Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/12/06 11:50:33.901 GMT+1

Durangon, patxadaz

Iñaki, ebook bat probatzen Azken orduan iritsi ginen Durangora, Euskal Liburu eta Disko Azokara. Artean hiru ordu laurden falta ziren bertako ateak ixteko. Jende parrastarik ez, ostera. Lasai ibil zitekeen batera eta bestera. Erosi beharrekoak, beraz, di-da batean egin genituen. Hauek ekarri genituen etxera:
Elkarren txoznan hiru liburu irakurgailu digital zeuden ikusgai, eta han ibili ginen Iñaki koinatua eta biok apur bat saltseatzen. Seinale ona ikustea euskal argitaletxeak ari direla merkatu horretan pentsatzen. Hala ere, oraingoz itxaron egingo dut, horrelako erreminta bat erosi aurretik.

Azokan egin beharrekoak eginda, Plateruenera joan ginen trago bat hartzera, eta han Goienako zenbait lagunekin egin genuen topo, eurak egiten ari baitira egunero Azoka Telebista, azokak aurten abiarazi duen proiektua. Pozik zeuden egindako lanarekin. Haiek agurtuta, Santa Ana aldera jo genuen, familian afaltzera. Egunkaria libre!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/12/06 11:50:33.901 GMT+1
Etiketak: liburua azoka durango diskoa euskara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak