Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/27 07:23:33.641 GMT+2

Dejà vû

Izen horrekin bataiatu du Susana Mujikak bere irratsaioa, Euskadi Irratian gaueko 23:10etatik 01:00era, eta kontua da Susanak erabaki duela gauero tarte bat eskaintzea euskal blogosferari. Txalogarria, benetan, Susanaren erabakia.

Astelehen gauean bi blogari izan ginen gonbidatuta irratsaiioan: Gorka Bereziartua eta biok. Gorkak Eremu lauak izeneko bloga egiten du. Hogei minutuz-edo, hantxe izan ginen blogosferaz hitz egiten, gustura. Gautxoriak bazarete, Gorka bezala, hamabiak inguruan duzue aukera Dejà vû entzuteko.

Nork: joxe.2006/09/27 07:23:33.641 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Izango da, ziur aski, irratian entzunda zaila delako ahoskera ongi bereizten, edo, agian, izena gaizki ahoskatzen dutelako, baina, izatez, frantsesez izatekotan esan nahi dut, «Déjà vu» izango da.

Nork: Gotzon Egia.2006/09/27 10:12:12.926 GMT+2
www.eizie.org

Eskerrik asko, Gotzon. Gauzak behar diren moduan.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/09/27 19:10:19.330 GMT+2

Saioa entzuteko paradarik ez dut izan. Ideia ona iduritzen zait ala ere euskal blogosferari eskeintzen zaion lehiotxoa. Badirudi gauzak hobetzen dihoztela. Eskerrik asko, eta zorionak Susana, eta baita zuei blogariei ere.

Nork: loretxoa.2006/09/28 09:29:38.485 GMT+2
http://loretxoa.wordpress.com

Oraingoan arratsaldez ari naiz ba...

Berandu samar izan arren ni ere gustura, eta egia esan eskertzekoa da euskal blogosfera kontuan hartzea Déjà vu-n. Bada garaia ohiko hedabideek blogak iturri gisa normaltasun osoz erabiltzeko.

Nork: gorka.2006/09/29 19:00:18.850 GMT+2
http://www.eremulauak.com

Hau hasiera da, Gorka. Aurrekoan Mikel Irizarrek ere aipamen luzea egin zuen Mezularian Trapero Telebistaz, gure Patxitraperoren azken miraria. Baina Susanaren meritua da blogak egunero aintzat hartzea. Ondo segi.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/09/29 23:29:33.352 GMT+2

lehengoan entzun nuen eta mikel pagadi ,wazemankeko gidoilari eta aktorea,zegoen liburutaz hitzegiten susanarekin, ederki pasa nuen, artista halakoa, segi horrela!

Nork: mireia.2006/10/06 00:36:16.132 GMT+2

ostiralean kotxez etxera nindoala Susana eta Pagadi zine pornoaz ari ziren...a ze parrak water poloko partiduarena!

Nork: garbi.2006/10/29 19:59:32.315 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak