Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/12 08:00:19.802 GMT+2

Darwin Lotilandian

Bai, horrela deritzo Kepa Altonagak bere azken liburuan, Darwin geurean, eliza katolikoak narkotizatutako Euskal Herriari, Lotilandia, zeinak XX. mendeko 80. hamarraldia etorri arte ez baitzuen onartu eboluzioaren teoria, mende bat lehenago Charles Darwinek formulatu zuena Ingalaterran.

Lotilandian elizako zenbait gizon itzaltsuk euskara harresi gisa erabili zuten, kanpotik zetozen ideia arrotzek errorik egin ez zezaten gure artean. Giro horretan, hiztegigile famatu batek hitz bat asmatu zuen zientzialari ingelesaren pentsaera adierazteko: “darbinkeri”, hitz erabat iraingarria. Eta Darwinek bezala pentsatzera ausartu ziren euskaldun bakanak, Jean Etxepare medikua kasu, bazterreratu egin zituzten, isiltasunik hotzenera kondenatuta.

Gustura irakurri dut Darwin geurean, liburuxka apala neurrian, baina ederto erakusten duena urte luzez Lotilandian bizi izan dugun lainopea.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/05/12 08:00:19.802 GMT+2
Etiketak: darwin pamiela altonaga | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...net alerts create email alert for goiena.net Topsy Retweet Button topsyWidgetPreload({ "url": "http://goiena.net/blogak/faroa/darwin-lotilandian", "title": "Darwin Lotilandian - Faroa", "order": "count,badge,retweet" }) Add Topsy Retweet Button...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Darwin Lotilandian - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/05/12 09:48:16.536 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak