Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/15 07:13:30.892 GMT+1

Dantzan.com

Atzo Oier Araolaza ezagutu nuen. Banuen bere aditzea, blogari moduan eta dantzari bezala, baina inoiz berarekin berba egin barik nengoen. Berak sortu du Euskal Herriko webgunerik politena, eta interesgarrienetako bat: Dantzan.com

Urbeltz handia nola, Oier Araolaza ere mugarri bat bihurtzen ari da euskal dantzen esparruan, sekulako lana egiten ari baita euskal dantzekin zerikusia duten gauzak modu sailkatuan sareratzen, dantzazaleen mesederako. Sartu Dantzan.com-en eta bertan saltseatu. Horra nire gaurko gonbita.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/02/15 07:13:30.892 GMT+1
Etiketak: oier-araolaza com dantzan | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Glps.. hau lotsa. Eskerrikasko loreengatik Joxe! Niretzat ere oso pozgarria izan zen atzo zu aurrez aurre ezagutzea. Bitxia da hala ere, sorpresarik ez nuela batere hartu, izan ere sarearen bidez bakarrik ezagutu arren, erabat etxekotzat zaitut.

Dantzan.com-en sustatzaile naiz, baina zerbaitetaz harro banago, webgune soil bat baino gehiago, proiektu horren inguruan komunitate bat eratu dela da, eta beraz, dantzaren munduak bere buruari oparitu dion tresna da. Hori bai, Dantzan.com-en edertasunaren errua maitena da, eta tripak horren ongi funtzionatzea mikel eta garikoitzena.

Nork: oier.2007/02/15 08:18:15.257 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier/

Zeeeeeenbat larrosa eta zeeeeeeeeeenbat krabeliña Oier!
 Ez zara kejauko!
Jope, eta nik zuek bixot maixutzat izateko aukeria, ezta makala! :D

Bi mundu oso desberdiñen zilbor-heste bihurtu dau dantzan.com, eta web eta ordenagailu mundu honen zaliei (ez dot friki izena aipatuko) dantza tradizionalari buruzko interesa piztia lortu, webgune txukun eta dotore bat sortuz.
Txapó.

Nork: Malen.2007/02/23 23:22:57.549 GMT+1
http://www.blogak.com/hankazgora

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak