Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/04 08:01:02.106 GMT+1

D eguna

Gaur Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibako langileek batzar berezia egingo dute Uarkape pilotalekuan, Mondragoen, erabakitzeko kobratuko ote duten Gabonetako aparteko paga. Debagoienean ez da beste ezertaz hitz egiten, Fagor txarto baldin badabil, beste batzuk are eta okerrago ibil daitezkeelako. Kooperatibistek erabakitzen badute ezetz, ez dutela kobratuko geratzen den aparteko paga, izango da neurri bat gehiago, beste askoren artean, krisi ekonomikoari aurre egiteko.

Gaurko izenbururik potoloenak itsasoz bestaldetik etorriko dira, seguruenik, gaur bozketa eguna baita AEBetan, baina gure arteko askoren begiak Uarkapera begira daude, han zer erabakiko.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/11/04 08:01:02.106 GMT+1
Etiketak: fagor arrasate | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: ibai.2008/11/04 09:48:46.038 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak