- Citizendiumek eskatzen du bertan idazten duenak sinatzea bere izen-deiturekin, eta ez du onartzen anonimorik. Halaber, eskatzen dio bertan idatzi nahi duen guztiari biografia labur bat bidaltzea. “Era horretan, dio Sangerrek, badakigu norekin egiten dugun lan”.
- Entziklopedia horrek bereiztu egiten ditu oinezko idazleak, horiei ez die ezelako kualifikaziorik eskatzen, eta editoreak, zeinek erakutsi behar baitute esperientzia dutela eremu jakin batean. “Gure editoreek arikuluak onartu eta erabakiak hartuko dituzte edukien gainean. Hala eta guztiz ere, orpoz orpo egiten dute lan egileekin. Inork ez dio inori lanik agintzen; oraindik ere behetik gorako bidea da”.
- Proiektu horretan idazten duten guztiek sinatu behar dute kontratu moduko bat, non zehazten diren komunitatearen arauak. “Espero dugu jendea profesional moduan aritzea, baina baditugu zenbait lagun, ertzainak bezalakoak, behar izanez gero, bidaliko dituztenak endredamakilak pikutara”.
Larry Sanger
Jimmy Wales eta Larry Sanger izan ziren Wikipedia proiektuaren sortzaileak 2001ean. Denborak aurrera egin ahala, berriz, Larry Sanger urrundu egin zen Wikipedia proiektutik. Behin eta berriz kritikatu du Wikipediak onartzen dituela ekarpen anonimoak, eta horrek kalte egiten diola entziklopedia librearen sinesgarritasunari. Azken urtean Citizendium delakoa sortu zuen, Citizen’s Compendium, Hiritarren Bilduma.

Erantzunak
Ondo segi
Nork: David.2007/12/13 12:15:02.668 GMT+1
http://mu20.blogs.mondragon.edu/
Nork: Joxe Aranzabal.2007/12/14 08:49:24.691 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Nork: David.2007/12/17 20:36:34.613 GMT+1
http://mu20.blogs.mondragon.edu/