Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/27 09:40:00.400 GMT+1

Cirque du Soleil

Atzo Bilbon izan nintzen, Cirque du Soleil ikusten. (Ez, ez nituen ikusi Patxi Lopez eta Basagoiti, baina bai agintari eta jende ospetsu asko.) Beste behin, liluratuta irten nintzen zirku horretatik. Haria beste batzuetan baino meheagoa iruditu zitzaidan Varekai ikuskizunean, baina atal guztiak ikusgarriak izan ziren.

Cirque du Soleil izugarria da: zirkuaren krisirik sakonenean, berrasmatu egin zuen zirkua: hartu zituen zirkuaren eta Broadwayren elementurik komenigarrienak, eta munduko zirkurik onena egin zuen. Dena da polita bertan: koreografia, musika, jantziak, umorea... Aukerarik baldin baduzue Varekai ikusteko, ikusi, ez zarete-eta damutuko.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/27 09:40:00.400 GMT+1
Etiketak: bilbo zirkua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak