Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/13 07:37:18.727 GMT+1

Charles Darwin

Egun hauetan hainbat informazio jaso dut Charles Darwin naturalistaren gainean. Joan den ostiralean, adibidez, Master & Commander filma ikusi nuen DVDn, eta harrituta geratu nintzen hango pertsonaia nagusietako bat Darwin izan zitekeelako, itsasontziko medikua izateaz gain, naturalista moduan ere agertzen baitzen, baita Galapagos uharteetan ere, Darwinek egindako lanak egiten. Omenaldi moduan ulertu nuen agerpen hori.

Atzo, berriz, YouTuben sartu nintzen, eta hor aurkitu nuen hainbat bideo Darwinen gainean, batzuk oso interesgarriak. Aspaldi nuen irakurrita Darwinen biografia Alianza Editorialen, baina irudi bidezko informazioa ondo etorri zait.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/13 07:37:18.727 GMT+1
Etiketak: darwin | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aspaldi irakurria nuen Darwinen biografia, Johannes Hemleben alemanak idatzia eta Alianza Editorialek argitaratua. Atzo, nire liburutegian begiratzen, berriro aurkitu nuen liburuoi, eta aprobetxatuta ohean nagoela hotzeriak jota, irakurtzen hasi nintzen, halako lastertasunez, ezen di-da batean amaitu baitut. Ederra liburua, eta ederra Darwinen ekarpena.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/14 18:24:03.636 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa

Darwinen garaia. Ikerkuntzak, esplorazioa, abentura... Joxe, zuk esaten duzun itsasontziko medikua, Stephen Maturin hain zuzen, irakurle bezala literaturan topatu dudan pertsonai ederrenetako bat dela esan diezazuket. Medikua, espia, naturalista, poliglota, humanista... Patrick O'brian idazle handiak sortutakoa da. Diotenez bere alter egoa da Maturin. Hori bai, inongo dudarik gabe esaten dizut Charles Darwin ere kontutan eduki zuela Maturinen lehenengo trazak sortzen hasi zenean. Deskubrimendu Master and commander filmean Lucky Jack kapitainak bere lagun mina den Maturin-i esaten dion bezala. "Ze garai zoragarriak bizitzen ari garen, Stephen"

Nork: Aitor.2009/02/17 01:45:48.836 GMT+1

Inoiz ez dut irakurri Patrick O´Brien-en libururik, Aitor, baina, zuri entzunda, sumatzen dut laster jausiko dela lehena. XIX. mendeko aitzindariek eder egin zituzten garai haiek, baina gureak ere halakoxeak dira, irrikaz beteak, baldin eta norbera prest badago salto egitera.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/17 07:38:37.694 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak