Edukia adierazteko
Multzo handi batean edukiaz hitz egiten du Zendoiak
- Etxera abiatzeko, kopa erdika bana ardo goxo edan Serorategin, eta neska eta mutil nahasian etxera. (29. or.)
- Garrafoika ardoa ere egun horretarako han izaten zen. (48. or.)
- Kazuelka txokolate egina ere hantxe ba, su gainean pil-pilka. (52. or.)
- Ni zuek joatearren joaten nauk. Eta serorategian kopaka bat ardo goxo edateagatik. (174. or.)
- Eltze handika salda ederra egiten nuen beti. (274. or.)
- Platerkada bat babarrun gorri, urdai zatia eta baso handia bete sagardo eta ogia eramango zizkion. (74. or.)
- Gero, jakinekoa: esnea taloarekin. Bakoitzari katilukada bana esne. (92. or.)
- Edaten zuten basokada sagardoa jokatu eta abar. (105. or.)
- Gero, afaria aurrera zihoan heinean, eta txarrokada ardoak hustutzen zihoazen heinean, muturrak gorritzen, kontua ugaltzen... (107. or.)
- Sukaldean, emakumeek ur epelarekin beteta prest eduki ohi zituzten pertzakada urak, eta etxean egindako jaboi-zatiak, jakina. (114. or.)
- Aurrena, ondo jaboitu; eta gero, kazuelkada ura bizkarrera eta burura. (114. or.)
- Pertzakada esnea ere su gainera, ahia egiteko, eguerrezko kutxarekin mila buelta emanez. (130. or.)
- Jakina: bi barau-egun haietan, goizeroko pertzakada esnea egosi beharrean, ukuiluko txahal argalenari ematen zitzaion gure gosaritarako zegoen esne partea. (143. or.)
- Amak lagatako betiko kazokada kafesnea zopaz beteta han zegoen, baina zerbait gehiago nahi, kontxo! (187. or.)
- Kazokada kafesnea / ez zen erdibitu / ta oilarrak ez zeukan / hainbeste delitu. (189. or.)
- Goiz-iluntzetan bildutako kanpazokada esnea beste ontzi handiren batera txukun asko pasatuko zuen irazkiz. (197. or.)
- Eta amona ere beldurtu da. Esnea ona dela bota arazteko, eta jarri du su gainean epeltzen pertzakada esnea. (285. or.)
- Hor, kanilaren ondoan, neska bat esertzen zen silla batean, jendeari sagardoa zerbitzeko. Basokada sagardoak ematen eta kobratzen. (306. or.)
- Derrigorra ez zen; baina lagunek ematen zuten tabarra ez jasotzearren, bakeagatik, atera egin behar denei baxoerdi bana ardo. (35. or.)
- Berehala etorri zen berriz ere botila ardo ederrarekin. (37. or.)
- Guk txikiteoa deitzen diogun tabernaz taberna baxoerdi ardoak edaten ibiltze hori ez omen da oso antzinakoa. (104. or.)
- Uste det amari ere botila-erdi bat olio xahutu niola. (122. or)
- Gurdi garoaren ondotik edo ahal zen tokitik tirako zizkien bi tiro. (122. or.)
- Baina nola etorriko ote zen Iribar, eta hiru litroko botila txanpaina handi bat bizkarrean zuela. (185. or.)
- Hango tirripi-tarrapa hotsa, hango kea, pare bat botila txakolin ere hustuta... (214. or.)
- Hi, txikito. Baso bat ur emango mesedez? (220. or.)
- Zera: hiru pezeta balio zituen botila erdi ardoa jokatzen. (254. or.)
- Meza ondoren, salda bero ederra franko ematen nion jendeari. Lukainka-mutur ederrik ere bai, baso ardoarekin. (274. or.)
- Jarri da petrilean eserita, eta bi edo hiru tragotan hustu du pitxarreko botila sagardoa. (308. or.)
Hiru esaldik, berriz, edukia ez baizik eta botila mota adierazten dute:
- Nik begi-bista ona ez daukat, baina ardo-botilaren txartelak hala jartzen zuen: Rioja, Crianza de 98. (91. or.)
- Gari-jotzean eta Gabonetan eta igitari eta laiariak-eta zirenean hustutako patar-botilak izaten ziren orduan sagardo-enbotilaketarako ondo garbituta jasoak. (222. or.)
- Txispa guri jarri zitzaigun han: hirugarren ardo-botila ipurdiz gora jarri eta tantarik botatzen ez zuenean. (245. or.)

Idatzi artikulu bat