Bleu lehen aldiz ikusi nuenean, liluratuta geratu nintzen; filmak, musikak eta Juliette Binochek prendatuta. Atzo bigarrenez ikusi nuen, eta berdin: a zelako emozioa transmititzen duen musikak! Eta zer esan Juliette Binochez? Zoragarri zegoen.
Rouge filma ere ikusi nuen —atzo zine eguna izan nuen etxean, Eskoriatzako jaiak aprobetxatuta—, eta, gustura ikusi nuen arren, ez ninduen hunkitu trilogiako lehenak bezala. Orain hirurak ditut ikusita —Bleu, Blanc eta Rouge—, baina badakizue niretzat zein den onena.
2009/06/30 08:00:21.848 GMT+2
Bleu
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/30 08:00:21.848 GMT+2
Etiketak:
bleu
blanche
rouge
kieslowsky
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Baina nola ahaztu Rouge eta Blanc-eko egoerak eta batez ere neskak?
Erabaki dut berriz ikusi behar ditudala hirurak.
Nork: Gari.2009/06/30 10:07:00.004 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua
Nork: Mathiasen kopilotua.2009/06/30 11:03:47.491 GMT+2
http://goiena.net/blogak/edu
Nork: Luistxo.2009/06/30 11:30:25.265 GMT+2
http://www.manterola.org/azpitituluak
zergatik ez ditugu euskaratzen azpitituluen bidez?
Nork: Luistxo.2009/06/30 11:40:53.690 GMT+2
http://www.manterola.org/azpitituluak
Nire ranking-a honako hau da:
1-Gorria
2-Urdina
3-Zuria
Gutxitan izan dut film bat ikusterakoan "Gorria"rekin sentitutako esperientzia sentsoriala. Izan ere ez dakit zelan definitu sortu zidan zirrara. Zer nolako musika, espiritualtasuna, istorio paraleloen tartekatze iaioa , elementu arrunten traszendentzia...zer nolako bukaera!
Beste film batzuk analizatzen saiatzen zarenean, arrazonamenduak indar handia izan ohi du. Kasu honetan, filma (eta trilogia orohar) asmo handinahiekin dator printzipioz . Zinemagileek ikusleengan bilatzen duten sentsazio, sentimendu eta erreakzioen gainetik pasatu eta ikuslearen arimara zuzentzen da Kieslowski. Eta hasierako asmoek bere helburua lortzen dute.
Begira zer nolako indarra duen Kielowskik, ni lerrook idazten ari naizen honetan, pedantekeria nazkagarrian erortzen nabilen sentsazioa dudala eta berdin didala!
Nork: Aitor.2009/07/01 14:42:31.536 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/01 14:50:24.330 GMT+2