Zer egiten dute gaztetxoek etxera iristen
direnean, lagunei agur esanda? Seguruenik, txateatu bost minutu
lehenago kalean agurtutako lagun berberekin, baldin eta etxean
ordenagailua eta Interneteko konexioa baldin badute. Gaur egungo
gaztetxoak etengabe ari dira elkarrekin komunikatzen.
Zugaz sare
soziala da —Goienak sortu berria— eta, seguru asko, areagotu egingo du
joera hori gure inguruko gaztetxoen artean, era guztietako tresnak
eskaintzen baititu —doan— gazteak komunikatu eta elkarrekin jolas
daitezen, horretarako mezu laburrak, argazkiak eta bideoak erabilita.
Eta bideo joko pilo bat.
Zugaz hobeto ezagutze aldera, bertan
kontu bat sortu eta saltseatzen ibili naiz. Atentzioa eman dit zenbat
aukera eskaintzen dituen eta zein erraza den nabigatzeko. Goienak
plataforma bat sortu die Euskal Herriko gazteei, euskaraz. Orain haien
esku dago berau erabiltzea, hobetoen egiten dutena egiteko: “zmz wapa”,
“zutaz pentsatzen… TeKiero!!”, “biozu rollua?” Garai bateko
erromerietan bezala, baina aro digitalean.
2009/06/19 08:00:31.081 GMT+2
Biozu rollua? Saiatu Zugaz
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/19 08:00:31.081 GMT+2
Etiketak:
sare_sozialak
goiena
zugaz
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Zorionak euskal produktuak ateratzeagatik baina ez dut uste horrelako sare sozialek arrakasta handirik izango dutenik; baina nork daki ...
Nork: A29.2009/06/19 12:05:11.854 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A
Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/21 21:59:00.114 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa