Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/05/06 08:11:39.653 GMT+2

Bildu, hauteskundeetan

Azkenean, zentzua zabaldu da, eta Bildu hauteskundeetan izango dugu. Pozten naiz, ez bainengoen bat ere seguru zer gerta zitekeen. Gauzak ederto asko lerra zitezkeen alde batera, zein bestera.

Gure txikian, Twitter manifestazio handi bihurtu genuen bart gauean, eta horren froga, #freebildu etiketak lortu zuen oihartzuna. Aspaldiko partez, inork ez du beharko bizkarzainik eta inor ez da baztertua izango bere iritzietatik.

Erabaki inportantea izan da, eten duelako orain arteko gurpil zoroa. Ea honek balio duen ETA behin betiko desager dadin. Zorionak denoi!

Nork: joxe.2011/05/06 08:11:39.653 GMT+2
Etiketak: hauteskundeak 2011 bildu | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Baieztapen potoloa, ez? Aipamena egin dizut hemen: http://www.arantzabal.com/orain-ere-politikarako-ordua-da

Bizkartzainena oraindik...

Eta ia bai gurpil-zoroa eteteko balio duen.

Nork: Iban Arantzabal.2011/05/06 09:53:07.796 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Bildu legeztatzea eta hauztezkundetan egoteko aukera izatea poztekoa da. Ez zeukan zentzurik eta ez ezen demokratikoa. Hala ere, oraindik asko falta da gizarte osasuntzu eta gorroto barikua lortzeko. ETA ak egin dituen astakeriak samur ahasten ditugula iruditzen zait, enpatia falta zaigu. Ona da bildu hautezkundetan egotea,baina orain sufritzen ari denari lagundu behar zaio, ea horrela gizarte zoragarri bat lortzen dugun.

Nork: Iagoba.2011/05/06 11:08:42.325 GMT+2

Ados, Jagoba. Seguru nago bart gaueko erabakiak lagunduko duela bide horretan.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/05/06 11:27:06.213 GMT+2

Iban: Obamak, Sarkozyk, Berlusconik, Markelek, Benedikto XVII.ak eta bankero handiek, besteak beste, bizkarzainak erabiltzen dituzte. Aurrerantzean, gure artean lehendakariak eta zenbait kargudunek ere erabiliko dituzte, baina ez da izango halako edo bestelako partidutakoak direlako, kargu horiek dituztelako baizik.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/05/06 11:33:14.302 GMT+2

Bistan da hauteskunde demokratikoak edukitzeak bakearen bidean ipintzen gaituela, PPk (eta euren sateliteek) bultzatutako etengabeko liskar bidetik aldenduz. Zorionak guztioi!

Nork: patxi lurra.2011/05/07 08:47:12.223 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak