Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/10/12 08:00:09.301 GMT+2

Bilbon, egunpasa

Arte Ederretako museoan Atzo Bilbon izan ginen, Arte Ederretako Museoan, bertan Jesus Mari Lazkano margolari bergararraren erakusketa ikusi nahi genuen-eta. Sekula ikusi barik nengoen Lazkanoren lanik, eta liluratuta irten nintzen, zoragarria iruditu baitzitzaidan Bilboko erakusketa: Lazkano. Arkitekturatik naturara. Gaur egungo errealismoaren adibide bikaina da Lazkanoren lana, kantu bat arkitekturari eta izadiari. Ahal baduzue, ikusi, ez zarete damutuko.

Museoan ginela, aspaldiko lagun batzuekin egin genuen topo: Iñaki Lasagabaster eta Esti Gandariasbeitia, eta eurekin batera joan ginen gero trago bat hartzera. Ibai ondoan bazkalduta, oinez ibili ginen gero, ziri-miria hasi zen arte. Egun polita izan zen, lagunarte ederrean igarota.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/10/12 08:00:09.301 GMT+2
Etiketak: arte_ederretako_museoa bilbo 2010 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... 1 Influential Bilbon, egunpasa - Faroa goiena.net/blogak/faroa/bilbon-egunpasa – Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Bilbon, egunpasa - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/10/12 09:56:08.652 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak