Bai. Atzo aurkeztu nuen HUHEZIn Aurki.com informazio batzailearen gaineko ikerlana, eta epaimahaiak bikain eman zidan. Hala ere, sentipen gazi-gozoa atera nuen aurkezpenetik, nahi eta uste baino luzeagoa irten zitzaidalako aurkezpena. Amaitutakoan, uste osoa nuen hor nonbait ibiliko nintzela hasieran erabakitako denboratik, 30 minutu, baina bai zera: 55 minutura joan nintzen!
Bestela, uste dut lan txukuna egin nuela aurkezpenarekin, argia eta ulerterraza izan baitzen. Hori bilatu nuen, eta uste dut lortu nuela. Beraz, alde horretatik, pozik.
Eskerrak eman nahi dizkiot Aitor Zuberogoitia lankideari, bera izan baita nire tutorea lan honetan, eta laguntza handia eman didalako. Baita Iñaki Garcia lankideari, berak gidatu baininduen SPSS programaren bide bihurrietan. Orobat CodeSyntaxeko lagunei, eman didaten laguntzagatik Aurki.com batzailea aztertzeko. Eta, jakina, Alazne Aiestaran, Joseba Azkarraga eta Jon Sarasua epaimahaikideei, aurkezpena bukatutakoan eskaini zizkidaten iradokizun, proposamen eta oharpenengatik.
Laster sarean ipiniko ditut bai ikerlanaren testua eta baita aurkezpena bera ere, nahi duenak kontsulta ditzan.
2007/10/18 07:24:09.197 GMT+2
Bikain
Nork: Joxe Aranzabal.2007/10/18 07:24:09.197 GMT+2
Etiketak:
huhezi
ikerlana
com
aurki
aurkezpena
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Pozten nau irakurtzeak egun berean eginiko bi azterketetan bikain atera zenuela. Zorionak.
Zu, seguru nago, ONDOTXIP bat sartua duzula gorputzeko atalen batean.
Besarkada bat.
E. Arana
Nork: Bi azterketa egun berean.2007/10/18 11:38:57.933 GMT+2
Zorionak, Joxe, bejondeizula! Eta zorte on hemendik aurrerako tesi-bakar-bidean.
Muxu
Nekane
Nork: Nekane Goikoetxea.2007/10/18 14:12:15.679 GMT+2
Nekane Goikoetxea
Nork: Janire.2007/10/18 19:44:29.749 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/janire/
Nork: Joxe Aranzabal.2007/10/18 19:51:26.769 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Nork: Josu.2007/10/18 23:33:27.765 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
Nork: Ricardo.2007/10/19 13:12:28.879 GMT+2
http://www.blogari.net/filoblogia
Nork: Isis.2007/10/19 17:23:00.394 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2007/10/20 21:08:21.161 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa