Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/16 08:04:59.475 GMT+2

Bideoak Google News zerbitzuan

Bideoak Google News-en Nazioarteko informazioa irakurri nahi dudanean, edo teknologiaren gainekoa, sarri Google News zerbitzura jotzen dut, di-da batean informazio piloa jartzen baitu nire esku. Azken aldi honetan, berriz, konturatu naiz Google hasi dela bideoak ere sartzen eskaintza horretan. Plus (+) zeinua agertzen den bakoitzean, bideo bat erakusten du, informazioaren aberasgarri. Klik egin + zeinuan, eta pantaila bat zabalduko da, Google News-en bertan.

Garbi dago informazioa jasotzeko modua aldatzen ari dela, aberasten esango nuke, formatu bakarrean baino, testuan alegia, informazioa hainbat formatutan eskaintzen baitzaigu. Kultura digitalaren abantailak.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/05/16 08:04:59.475 GMT+2
Etiketak: google_news | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Globalizazioaren seinale, guri gero ta informatuagoak egotea komeni zaigu. Horregatik eta negozioa egiteko asmoarekin gero ta web ezberdin gehio daude informazio antzerakoarekin.

Nork: Beñat.2008/05/16 10:10:39.679 GMT+2
lade4desarrollo.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak