Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/07/26 08:00:22.001 GMT+2

Bi marra arrosa

Parisen nengoela, Bi marra arrosa irakurri dut, Jasone Osoro idazlearen azken liburua. Bertan idazleak kontatzen du berak zelan bizi izan zuen lehen haurdunaldia. Arrastorik ere ez guri txikitan esaten zigutenarekin, umeak hain zuzen Paristik etortzen zirela, zikoina batek ekarrita.

Gustura irakurri dut liburua, batez ere egileak bere bizipenak azaltzen dituenean, modu xaloan azaltzen ditu-eta. Emakume sentsuala da Jasone Osoro, ederzalea, sentibera eta bere belaunaldiko gazteen kontsumo joeren isla. Lander Garrok idatzitako gibel solasa, berriz, kontrapuntu polita iruditu zait, hark beste modu batean bizi izan baitzuen, halabeharrez noski, bere bikotekidearen haurdunaldia.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/26 08:00:22.001 GMT+2
Etiketak: jasone_osoro haurdunaldia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Beittu! Neuk be oporretan irakorri dot Jasoneren liburua. Aitta barri (samar) naizen aldetik, gustora irakorri dot. Zuk diñozun moduan, zatirik onenak lehenengo pertsonan idatzittakuak dira. Hau da, Jasonek bere esperientzia kontatzen dabenian. Zoritxarrez, ez da askotan gertatzen eta pasarte asko orokorregixak be badira, neretako. Guztiz kontrakua Landerren kasuan: barru-barrutik botatzen dittu Landerrek, ezagun da.

Nork: asier.2010/08/26 10:14:54.306 GMT+2
http://eibar.org/blogak/sarasua

Errenferentziak:

... 1 Influential Bi marra arrosa - Faroa goiena.net/blogak/faroa/bi-marra-arrosa – Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Bi marra arrosa - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/07/26 08:53:31.663 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak