Josi Sierra pedagogoak hainbat elkarrizketa argitaratu ditu Hezkuntza Telebistan, horietako bi niri egindakoak maiatzaren 10ean, biok Donostian ginela, Informatikari Euskaldunen Bileran. Batean nire gaixotasunaren gainean hitz egiten dut, eta bestean komunikazioari buruz. Bietan, Alberto Agirreazaldegi ari da kazetari lanak egiten, bera izan baitzen Josi eta bion arteko zubia.
Hezkuntza Telebista
Hezkuntza Telebista & Blogak (HTB) proiektu berria eta berritzailea da, eta erakutsi nahi ditu eskolan egiten diren bideoak. Partekatu nahi ditu hezkuntzan sortu, erabili eta ikusgarri diren bideoak, eta horretarako erabiltzen ditu Web 2.0k eskaintzen dituen tresnak.
2007/05/28 07:55:44.200 GMT+2
Bi elkarrizketa Hezkuntza Telebistan
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/28 07:55:44.200 GMT+2
Etiketak:
joxe
ieb07
josi
htb
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
- lehendabizi elkarrizketa luze bezain oparoa emateagatik.
- bigarrenez zeure jakituria gurekin konpartitzeagatik
- eta hirugarrenez "jarrera Web20" emankorra eukitzeagatik
Serie oso bat egin nahi genuke zure esandakoekin, baina momentuz hiruzpalau bideotxorekin konformatuko gara, IEB07 etiketarekin.Mila esker berriz ere
Nork: Josi Sierra.2007/05/30 09:35:05.957 GMT+2
http://hezkuntb.blogspot.com
Nork: Unai.2007/05/31 15:50:40.582 GMT+2
www.ehu.es/arkitekturahiztegia