Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/10/17 08:00:23.452 GMT+2

Best wishes, Mr. Currin

Brian Currinekin, Donostian Atzo goizean, Donostian ginela, Brian Currin nazioarteko bitartekariarekin egin genuen topo ustekabean. Bere taldeko beste kide batekin zegoen. Haiengana hurbildu, eta eskerrak eman ondoren egiten ari diren lanagatik, desiorik onenak opatu nizkion gaur Donostian egingo den bilerarako. Berak eskertu egin zuen keinua.

Handik denbora batera, taxiaren zain zegoela bere taldearekin, berriro egin genuen topo. Eta orduan argazki bat egitea eskatu nion. Eta berak baita onartu ere.

Gaur hitzordu garrantzitsua dauka Bake konferentzian. Bihoazkie berari eta partaide guztiei nire desiorik onenak, herri honek eskertuko du-eta.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/10/17 08:00:23.452 GMT+2
Etiketak: donostia brian_currin 2011 bake_konferentzia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak