Larunbata egun emankorra izan zen guretzat, batez ere arratsaldea. Anaia Ramonen erakusketa ikusi ondoren, Gaztetxera joan ginen, Bergaran bertan, eta han jendea jo eta ke lanean ikusi genuen, musika jaialdi bat prestatzen.Gure zorionerako, bertan Ander Bolibar aurkitu genuen, nire ikasle ohia, hura ere lanean, eta berak gidatu gintuen Bergarako kartzela zaharrean barrena, bertan dago-eta gaur egun Gaztetxea. Angiolilloren ziega ikusi genuen, gaur egun gaztetxeko liburutegi bihurtua, espetxe zaharreko galeria, sukaldea eta Txapa Irratia.
Denok ere harrituta geratu ginen zelako lana egiten duten Bergarako Gaztetxean. Bejondeiela!

Erantzunak
Nork: abolibar.2011/04/19 14:32:45.087 GMT+2
Nork: Joxe Aeanzabal.2011/04/23 17:52:29.560 GMT+2