Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/29 13:27:07.574 GMT+2

Benidormen

Benidorm: iritsi berritan Atzo iritsi ginen Benidormera. Goizeko 08:15etan autobusa hartu Bilbon, eta arratsaldeko 18:30ean iritsi ginen hona. Bidaia luzea izan zen, baina erosoa. Nik, behintzat, aprobetxatu nuen astindu ona emateko Enrique Dans-en azken liburuari.
Autobus geltokian Iñaki eta Maribi genituen zain, gure koinatu-koinatak. Eurenean izango gara egun hauetan. Benidormen sekula egon bakoak gara, eta lehen ezustekoa izan da bertatik bertara ikustea hemengo urbanismo basatia. Dena etxe ikaragarri handiz betea dago, baita hondartza bazterrak ere.
 
Atzo Koño kalea bisitatu genuen. Gaur goizean, berriz, gosaldu eta paseatzera, Sartaldeko hondartzan zehar, puntatik puntara. Ondoren, besteak hondartzara joan diren bitartean, ni udal liburutegira etorri naiz Begok erositako netbook txikiarekin. Bertan nabil mezu hau idazten, hemengo wi-fia baliatuta.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/03/29 13:27:07.574 GMT+2
Etiketak: benidorm oporrak 2010 familia aste_santua | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Koño kalea ala Santo Domingo kalea? Zenbaitek nahastu egiten dituelakoan nago :-D
Ondo pasa eta goraintziak hortik.

Nork: Iñaki Murua.2010/03/30 14:22:28.402 GMT+2
http://imurua-botxotik.blogspot.com/

Errenferentziak:

...roa Topsy Retweet Button var topsy_style = "small"; var topsy_order = "count,retweet,badge"; var topsy_url = "http://goiena.net/blogak/faroa/benidormen"; Add Topsy Retweet Button to your Blog or Web Site. Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Benidormen - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/03/29 14:03:20.552 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak