Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/09 08:02:58.686 GMT+2

Baliteke nire hurrengo ordenagailua PC izatea

1991 ezkero nire ordenagailuak beti izan dira macintosh. Orain Powerbook bat daukat, eramangarri bat, eta pozik nabil berarekin. Hala ere, zalantza dut zer erosiko dudan hurrengo: mac bat ala PC bat.

Beti erabili ditut mac ordenagailuak, horiekin hasi nintzelako Arrasate Pressen, eta niretzat Applen ordenagailuak erabilerrazagoak izan direlako. Hala ere, azken urteotan, gehien erabiltzen ari naizen aplikazioak —Office modukoak, argazkiak, bloga, egutegia, posta elektronikoa, informazio batzailea, mapak, etab.— ez daude nire ordenagailuan, baizik eta hodei informatikoan, alegia, hortik zehar dauden zerbitzari batzuetan.

Hori horrela izanda, zer zentzu du bi bider gehiago ordaintzea ordenagailu eta aplikazio batzuengatik eta lotzea aplikazio jabedun sorta bati, aldian behin, berriro ordaindu behar izango dut-eta berauek eguneratzeko?

Zergatik ez erosi ordenagailu bat merkea eta ahaltsua, oinarrizko sistema ireki batekin, Dell enpresak saltzen duen Inspiron Mini 9 bezalakoa, zeina baitator Ubuntu 8.04 sistema eragilearekin, Wifi konexioaarekin, eta salduko baita 300 eurotan? Burutazio horiekin nabil egunotan, eta uste dut azkenean horrelako zerbait egingo dudala, garbi dut-eta Windows ez dudala sartuko nire esparruan.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/09/09 08:02:58.686 GMT+2
Etiketak: pc mac dell ubuntu | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ez litzateke izango aukera txarra eta ematen du "tiroak" hortik joango direla.

Nork: Josu O..2008/09/10 23:47:10.718 GMT+2
jorbe.blogsome.com

Errenferentziak:

...neko kalitatekoarekin dudan arazotxoa?). Gauzak horrela badoaz, askok amiatuko dugu Joxe Arantzabalen (edo Ja...

Erreferentzia: Teknopataren txokoa > Gas pozointsuen zantzuak Mac Pro ordenagailuetan 2008/09/26 22:24:35.041 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak