Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/07/31 09:18:10.855 GMT+2

Azkoaga enea hotela, Eskoriatzan

Azkoaga enea hotela Atzo arratsaldean inauguratu zen Azkoaga enea hotela, xarma handiko hotel bat Eskoriatzaren bihotzean, herriko plazaren ondoan. 14 logela dauzka, oso ondo diseinatuta, jangela bat eta taberna. Baita terraza txiki bat atzealdean, Bolibar errekatxoaren ondoan. Atzo egun osoan egon zen zabalik hotela, herritarrek ikus zezaten. Lanean, berriz, bihar hasiko dira, abuztuaren 1ean.

Zorte handia opa diot Balen Gomez Kerexetari, badakit-eta zelako apustua egin duen Azkoaga enea etxearekin, sasoi batean bere familiarena izandakoa. Mendraka txakolinarekin erakutsi duen iaiotasuna zerbaiten adierazgarri baldin bada, Azkoaga enea hotelak bide oparoa izango du. Flickr-en dituzue aurkezpeneko argazkiak.


Azkoaga enea hotela, Eskoriatzan map - Tagzania

Nork: Joxe Aranzabal.2007/07/31 09:18:10.855 GMT+2
Etiketak: azkoaga-enea eskoriatza gipuzkoa euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak