Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/11/16 07:46:11.248 GMT+1

Azken hitzordua

A zer nobela puska irakurri dudan egun hauetan, gaixorik nengoela: Azken hitzordua, Sandor Marai idazle hungariarrak idatzia eta Igela argitaletxeak argitaratua. Hariaren garapenak harritu nau, eta orobat harritu nau idazleak zenbateraino ezagutzen dituen giza izaeraren barrenak. Zorionak Xabier Olarrari, bera baita itzultzailea eta argitaratzailea aldi berean. Arlo bietan lan bikaina egin du.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/11/16 07:46:11.248 GMT+1
Etiketak: igela olarra marai | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Beti pentsatu dut ahaztuxea dugula herri txikia garela eta, eskaintzeko asko badugu ere, jasotzeko askoz ere gehiago dugula.

Aspalditik erosten ditut Igelakoen liburuak, liburu hautak: ongi itzuliak, zainduak... Eta, gehitxo esatea izango ote den, esango nuke betegarririk gabeko euskal argitaletxe bakanetakoa dela.

Atzo bertan erosi nuen "Txakurrari gauean..." eta hementxe daukat erretzen, lanetik noiz irtengo heltzeko irrikaz.

Nork: Iñigo.2006/11/16 10:11:14.773 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak