Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/03/01 08:00:40.082 GMT+1

Aurtengo ikasleak

IKO 2010 Aurten ere Web 2.0 ematen ari naiz Mondragon Unibertsitatean, Ikus-entzunezko komunikazioan, 1. mailan zehazki. Ikasle gehienak 1992an jaiotakoak dira, denek dute eskuko telefonoa, ida denak dabiltza Tuentin, gutxiago Facebooken, eta, orain arte, bloga ukitu ere ez dute egin.

Aurten, berriz, bloga izango dute ikasketaren ardatz, horren inguruan landuko dituzte-eta Web 2.0ko beste baliabide asko.

Nire lana izango da natibo digital hauek konpetente digital bihurtzea. Uste dut lortuko dugula, gazte behargin, alai eta bizkorrak baitira.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/03/01 08:00:40.082 GMT+1
Etiketak: mu huhezi iko mondragon 2011 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak