Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/16 07:36:34.203 GMT+1

Aurten zer ikasi duzu Web 2.0ren inguruan?

Web 2.0ren barruan zer da ikasi duzun gauzarik garrantzitsuena 2008an? Eskertuko dizuet zuen iritziak euskal blogosferako beste kideekin partekatzea. Beharbada horrek lagunduko digu aurrerantzean gauzak hobeto egiten.

Niri dagokidanez, aurten ikasi dut zelan dinamizatu proiektu bat sarean, zenbait jende koordinatuta, barrukoa eta kanpokoa, horretarako Web 2.0ren hainbat erreminta erabilita: wikia, posta zerrenda eta bloga. Glosategiaz ari naiz, irailaren amaieran sortu genuen Glosategia Komunikazioaren gainean horretaz. Hor egin behar izan dut wiki bat, asmatu modua hiztegi bezala aurkezteko, jendea gonbidatu bertan parte har dezan, arrazoitu proiektua irekia izan dadin, irakatsi jendeari zelan erabili wikia, etab.

Ikasi dut, halaber, erabil ditzakedala sare sozialak nire blogaren mesedetan eta nik nahi dudan kausaren alde. Baina horretarako, buru-belarri sartu behar naiz sare sozialak erabiltzen, erabiltzeak berak erakusten baitu zelan erabili hobeto baliabide horiek.

Eta zuk, zer ikasi duzu Web 2.0ren inguruan 2008an?

Animatu eta idatzi zure esperientzia erantzun batean. Mila esker.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/12/16 07:36:34.203 GMT+1
Etiketak: web2 0 | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nere alorrean, marketinean, geroz eta argiago dago edukia dela iragarki berria. SEO-ari publikoki garrantzia kentzen hasi zaiola iruditzen zait (baina proiektu guztiek jarraitzen dute horixe lantzen); eta garrantzi gehiago hartzen ari da erabiltzailea/bezeroa dagoen lekuan jarduteari (zuk Joxe zure bloga sare sozialetan sustatzeko erabiltzen duzun moduan); marka lantzearena ere gorantz joan behar dela. Googledependentzia ez da ona.

Nork: Mikel.2008/12/16 09:17:15.312 GMT+1
http://eibar.org/blogak/lizarralde

Nik ikasi dudan lekzio handiena tresna hauek duten potentzioalarekin erlazionatuta daude. Benetan harritu nau uste baino jende gehiagok irakurtzen duela blog-a, nahiz eta gero ez idatzi. Neu ere beste blog batzuetan irakurleagoa naiz, idazlea baino.

Wikiak ere erabiltzen hasi naiz, eta gaur egun zerbait "familiarra" bezela ikusten ditut.

Eta nere bigarren aitatasuna twitter bidez eman nuen jakitera! Nork esango zidan orain dela urtebete...

Nork: Aitor.2008/12/16 10:45:39.586 GMT+1
http://elmundodelalogistica.blogspot.com

Nik aurten ikasi dudana da nere bloga hobeto kudeatzen. Hasieran kaos bat zen bai sartzen nituen sarrerak baita eskuma  aldean ipintzen nituen edukiak ere.

Eta batez ere facebook bezalako sare soziala aurkikuntza mundiala izan da! Honek dauzkan potentzialak gainera ugariak dira. Mugagabeak.

Nork: Aitor.2008/12/16 16:13:23.710 GMT+1
http://munduari.blogspot.com/

Nik, lehenengo, blogosfera existitzen dela jakin dut :-D
Ondoren... aurretik aipatu dena, sarean aurki ditzakegun hainbat tresna, lanerako eta komunikazio tresna paregabeak direla. Pixkanaka-pixkanaka horrelako gauzei erreztasuna hartzen gabiltz, eta geroz eta jende gehiago animatzen da herraminta hauek erabiltzera.

Nork: Jon.2008/12/16 18:47:40.757 GMT+1
jonsaez.blogspot.com

Eskerrik asko, lagunak, zuen ekarpenengatik. Nik, behintzat, garbi ikusten dut denok ere ikasten segitzen dugula, bakoitza bere erritmoan, eta horrek izugarri balio duela, laguntzen digu-eta hobeto nabigatzen berrikuntza olde honetan.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/12/17 07:31:52.996 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Ez dakit beranduegi izango den baina hona hemen nire ekarpentxoa.

Bizpahiru kontu: sare sozialak (Tuenti eta Facebook), microblogging-a (Twitter), googledocs eta, batez ere, nola uztartzen diren kontu hauek guztiak (twitter Gmailen edota Facebooken esaterako)

Nork: Iñaki Murua.2008/12/17 17:30:52.047 GMT+1
http://imurua-botxotik.blogspot.com/

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak