Maiatzaren 20an
Goiena.net-ek jakitera eman zituen
CIES erakundearen udaberriko audientzia neurketak zer emaitza eman dituen Debagoienean eta Gipuzkoan. Emaitzak izugarri onak dira
Goiena taldearentzat, eta Goiena.net-en bertan irakur daitezke. Zorionik beroenak Goiena taldeari, horrek erakusten du-eta gauzak ondo ari dela egiten.
Hala ere, gaurkoan puntu txiki bat azpimarratu nahiko nuke, CIESek emandakoetatik: 2004an, Euskal Autonomia Erkidegoan Internetek 375.000 erabiltzaile zituen egunero. 2010ean, ostera, 994.000. Hau da: 2004tik 2010era artean, hedabideen hazkundea hau izan da:
- Irratia: %4,3
- Telebista: %2,7
- Papera: %2,6
- Internet: %265
Ondo irakurri duzue:
sei urtean Internet %265 hazi da gure artean. Hau irakurrita, oraindik ere Internet gutxiesten duenak jai dauka.
Erantzunak
Interneten joeraz...: Goranzko joera nabaria da bai. Hirugarren hedabidea da lehenengoz historian EAE-n. Paperaren aurretik kokatu da eta telebista eta irratiaren atzetik. Badirudi, gainera, joera hori berori izango dela. Ez dago ez gora begira egoterik. Eta betikoa gogoratzea txarto ez: CIES-eko datuak pintzekin hartu behar dira txarrerako direnean eta onerako direnean ere bai. Joerak usaintzeko balio dezakeelakoan nago, ez askoz gehiago
Nork: Iban Arantzabal.2010/05/25 10:07:50.678 GMT+2
http://www.arantzabal.com
zorionak, goiena,
dena dela zer dela eta hainbeste zentsura???
komikitara ere iritxi da goienako zuzendaritzaren zepilloa.
Galdetu,... galdetu ea zer pasatu den...
Nork: onintze.2010/05/25 21:51:39.202 GMT+2