Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/12/06 08:00:05.792 GMT+1

Atzeraezinak

Asteburua ohean igarota sekulako katarroarekin, atzo goizean Elorrioko anbulatoriora deitu nuen, txanda eskatzeko nire medikuarekin. Ez zuela tokirik. Orduan esan nion transplantea izandakoa naizela, eta, orduan bai, esan zidan 08:30ean joateko, eta sartuko ninduela eguneko zerrendan, medikuak deitu arte.

Duela urtebete-edo jakin nuen osasun etxeetan protokolo moduko bat dutela horrelako gaixoentzat, gaixotasun larriak izan dituztenak, eta izen bat ere ematen dietela, “indemorables”, atzeraezinak. Atzo entzun nion telefonozainari berriro hitz hori esaten, medikuarekin hitz egiten ari zela.

Ia ordu bi egin nituen zain, medikuak deitu arte, baina, gutxienez, ni miatu eta antibiotikoak eman zizkidan. Orain osatu egin behar.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/12/06 08:00:05.792 GMT+1
Etiketak: osasuna elorrio anbulatorioa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Joxe, kontzeptua zabalagoa delakoan nago.
Dena den, zaindu eta sendatu laster ;-)

Nork: Iñaki Murua.2011/12/06 09:32:15.469 GMT+1
http://imurua-botxotik.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak