Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/03/18 07:45:10.244 GMT+1

Atauri gurean

Elkarri argazkiak ateratzen Atzo Joxe Felix Diaz de Tuesta argazkilaria izan zen Mondragon Unibertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bertara gonbidatu genuen Web 2.0 ikasgaira, azal ziezaien Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei berak zelan erabiltzen duen Flickr.

Joxefek “Atauri” ezizena erabiltzen du Flickr-en, eta, hain zuzen, azaldu zigun berak zelan erabiltzen duen aplikazio hori bere argazkiak erakutsi eta partekatzeko. 3.000tik gora argazki ditu Flickr-en, 600etik gora kontaktu, 300.000tik gora bisita eta jarraitzaile asko.

Aitortu zigunez, Flickr da bere erakusketa gela: merkeena eta zabalena. Beste behin, txundituta geratu nintzen bere argazkien kalitatearekin. Horra atzoko hitzaldiaren argazkiak Flickr-en.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/03/18 07:45:10.244 GMT+1
Etiketak: web2 huhezi mu 0 flickr joxefe | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak