Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/12 08:00:47.917 GMT+2

Arte Ederretako Museoan

Jabierrekin, Arte Ederretako Museoan Joan den ostegunean Bilbon izan ginen, Arte Ederretako Museoan. Hogeita hamabost bat urte izango ziren azkenengoz han izan nintzela. Horregatik, bezperan, Begoña arrebak proposatu zidanean hara joatea, baietz esan nion, zalantza barik.

Elorrion autobusa hartu, eta hara joan ginen Begoña, Jabier koinatua eta hirurok. Lehendabizi Alberto Schommer argazkilariaren atzera begirakoa ikusi genuen, ederra. Ondoren, gainerakoa. Gustura itzuli nintzen, harrituta Flandesko pintoreen ugaritasunaz, Iturrinoren koloreez eta euskal artisten lanez.

Nire oroimenean oso atzenduta nituen zenbait oroitzapen, zelan Henao kalean bizi ginela ikasle-pisu batean, noizbehinka museoko lorategira joaten nintzen Triunfo edo beste zerbait irakurtzera, eta zelan kanpoko urmaelaren erdian zegoen estatuak soinekoa zuen jantzita, frankismoak lotsagabea irizten baitzion original biluztuari, gaur egun zorionez berriro erakusten den estatuari.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/04/12 08:00:47.917 GMT+2
Etiketak: arte_ederretako_museoa bilbo begoña jabier | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... Links and tweets Tweets only Your email address (required): Topsy Retweet Button topsyWidgetPreload({ "url": "http://goiena.net/blogak/faroa/arte-ederretako-museoan", "title": "Arte Ederretako Museoan - Faroa", "order": "count,badge,retweet" }) Add Topsy Retw...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Arte Ederretako Museoan - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/04/12 12:34:14.158 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak