1988ko abenduaren 2an, ostirala, kaleratu zen Mondragoen Arrasate Press
herri aldizkariaren lehen zenbakia. Gaur inork ez du txapligurik botako
20. urteurren hori ospatzeko, gaur egun Arrasate Pressik ez delako, 2000.
urtean beste proiektu zabalago batean uztartu baitzen, Goiena
proiektuan. Hala ere, orain hogei urte, Arrasate Press mugarri bat izan
zen, euskarazko prentsa lokalaren loraldia ekarri baitzuen Euskal
Herrira.
Hilabete
batzuk lehenago, lau lagun elkartu ginen AED euskara elkartean,
Mondragoen bertan, eta hasi ginen pentsatzen merezi ote zuen herri
aldizkari bat egitea erabat euskaraz: Jose Mari Eraña udal idazkaria
zen garai hartan Arrasateko Udalean, Joxe Felix Diaz de Tuesta, euskara
teknikaria udal berean, Iñaki Mendiguren itzultzailea eta ni, irakaslea
Bergarako Udal Euskaltegian. Batez beste 35 bat urte genituen. Beraz,
ez ginen ume mokoak. Une
hartan, gainera, laurok genituen zuzendaritza ardurak gure lanetan.
Hala ere, batek bakarrik zuen kazetaritza esperientzia, nik, baina oso
esperientzia laburra, zeren hamaika urte lehenago Garaia aldizkarian
egin nuen lan bospasei hilabetez. Hala ere, denok erakutsi genuen
bagenuela kazetaritza sena, eta horrek bultzatu gintuen aurrera egitera.
Lehen ale hura egiten beste zenbait jendek ere parte hartu zuen: Bego
Zubia eta Juan Luis Azkarate kazetariak eta Amaia Garro publizistak.
Denek, Jose Luis Agoterekin batera, gau pasa egin behar izan zuten alea
garaiz irten zedin. Beste horrenbeste egin behar izan zuten Gertu
inprimategiko lagunek. Erditze gogorra izan zen, denok ere genuelako
eskarmenturik, baina poza ere izugarria hartu genuen.
Inork nahi badu irakurri Arrasate Pressen historia, Google Docs-en aurkituko du nire lan bat, aurkeztu nuena 2008ko ekainean Euskal
Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroan.
2008/12/02 08:41:47.897 GMT+1
Arrasate Pressek 20 urte bete ditu
Nork: Joxe Aranzabal.2008/12/02 08:41:47.897 GMT+1
Etiketak:
arrasate_press
aed
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (3)
Errenferentziak:
...uteko HEMEN. Arrasate Press sortu zela 20 urte direla irakurri genion blogean Joxe Aranzabali. Eta gurera gonbidatu du...
Erreferentzia: irratia.com 2.3 | Basque digital radio » Blog Archive » 130. saioa: Duela 20 urtekoekin hasi eta 2008 urteari begira 2008/12/10 17:34:45.915 GMT+1
...ita entzuleek irratira deituta ere. Interesgarria izan da sortu den elkarekintza -interaktibitatea-. Related Posts Put your related posts code here ...
Erreferentzia: irratia.com 2.3 | Basque digital radio » Blog Archive » 131. saioa: sare sozialak hizpide 2008/12/17 18:41:32.917 GMT+1
...om">Irratia.com Arrasate Press sortu zela 20 urte direla irakurri genion blogean Joxe Aranzabali. Eta gurera gonbidatu du...
Erreferentzia: bilbohiria.com - Bilbo Hiria Irratia » Blog Archive » IRRATIA.COM #130: duela 20 urtekoekin hasi eta 2008 urteari begira 2009/01/04 21:08:34.929 GMT+1

Erantzunak
Teknologiatik begiratuta, oso modernoa zen Arrasate Press baina, gaurko egunetik begiratuta harrigarriak da ikustea orain 20 urteko ordenadore berritzaileenen (eta garestienen) ezaugarri teknikoak:
- Disko gogorra: 2 mega.
- Prozesatzailearen abiadura: 128 KB.
- Pantaila: 12 hazbete. Zuri-beltzean.
- Prezioa: 2.600 dolar.
Horrelakoak ziren Mac Plus ordenadore zoragarriak.Hasi, gaur egun, 24 orrialdeko astekaria egiten horrelako hiru ordenagailuekin!
Nork: Goio A..2008/12/02 12:19:59.272 GMT+1
Irakurri diat Arrasate Pressi buruz Faroan eta Sustatun egindako testua. Gaurko urteurrenaren oroigarri polita, benetan! Testu horretan diok guretariko inork ez zuela kazetaritzan eskarmeturik. Nik esango niakek guretariko inork ez zuela komunikagintzako kudeaketan eskarmeturik. Izan ere, Arrasate Pressen eta geroztik sortutako aldizkari eta herri komunikabideen arrakasta ez zetorrek, nire iritziz, kazetarigintza eredutik bakarrik. Hortik ere bai, jakina: produktuak arrakasta handia izan zian, Argiak eta Egunkariak merkatuan zuten/duten ezarpena ikusi besterik ez zagok. Komunikabidearen kudeaketa eredua, ordea, erabakiorra izan zuan produktua(k) egingarri izan zitezen: Erañak proposatutako eredua (diru publikoa-publizitatea-herri erakundeak-euskara elkarteak) arrakastatsu gertatu duk eta bera gabe ezingo zuan produkturik merkaturatu. Herritarrek Arrasate Press baino ez ziaten ikusi, baina atzean kudeaketa sistema iraultzailea zegoan, artean euskalgintzan sekula erabili gabea. Produktua eta kudeaketa, biak izan zituan berritzaileak eta, aldi berean, biak ezinbestekoak aurrera egiteko.
Besterik ez, Joxe, besarkada bat eta gero arte,
Joxefe
Nork: .2008/12/02 12:25:14.575 GMT+1
Nork: Alber.2008/12/02 15:14:17.685 GMT+1
Nork: Iban Arantzabal.2008/12/02 23:51:36.292 GMT+1
http://www.arantzabal.com