Agindutakoa betetzeko unea iritsi da. Ondo bidean, maiatzaren 12an Arrasate-Oñati lasterketa egingo dut, 11 km inguru. Hiru aste ditut apur bat prestatzeko. Hala ere, ez pentsa aurre aldean ikusiko nauzuenik. Sasoi batean tropelaren erdi inguruan ibiltzen nintzen, baina 12an atzean egingo dut lasteketa, orain askoz ere mantsoago korritzen baitut.
Aurten Arrasate-Oñati lasterketak zilarrezko ezteiak beteko ditu. Beraz, zalaparta handiagoa ibiliko da lasterketaren inguruan. Seguru nago egun polita izango dela. Zuetariko baten bat animatzen bada bertan parte hartzera, Garibai kalean ikusiko dugu elkar, Arrasaten, arratsaldeko 18:30etan.
2007/04/24 07:45:32.050 GMT+2
Arrasate-Oñati lasterketa
Nork: Joxe Aranzabal.2007/04/24 07:45:32.050 GMT+2
Etiketak:
arrasate-oñati
| Permalink
| Erantzunak (9)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Bi egun hortan bidegurutzen baten egongo naiz lasterketarien segurtasuna zaintzen. Hurrengo egunean Donostiako maratoi erdia egin behar dut, eta pena handia ematen didan harren herriko lasterketa politenetako batean parte ezin hartzeak, ez litzateke oso egokia izango nik bertan korrika egitea.
Ez dakit non egongo naizen (hori datorren astean edo esango didate). Azken korrikalaria igaro eta gero bizikleta hartu eta Oñatira habiatuko naiz. Baina jateko zerbait behar baldin baduzu, hitzegin dezakegu eta arazo barik emango nizuke (ahal izango banu, lehenengo nire lana ondo bete beharko baitut), seguruenez bide erdialdean egongo naiz.
Besterik gabe agurtzen naiz zorte ona oparituz!!!
Nork: piban.2007/04/24 12:09:22.673 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa
Nork: Joxe Aranzabal.2007/04/24 16:33:03.095 GMT+2
Munduko errekorra puskatu gabe, eh!
Espero dezagun norbaitek argazki kamera eramatea.
Animo.
Nork: iturri.2007/04/24 22:53:14.083 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Pibanen moduan, Donostira joateko asmoa neukan, baina ez dakit, igual zapatukoa politagoa... eta gertuago. Agian apuntatuko naiz.
Animo!
Nork: Eneko.2007/04/24 23:49:13.208 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu
Portzierto, nik Tagzanian Arrasate - Oñati egindako ibilbideak 10,67 kilometro ditu :-)
Nork: Eneko.2007/04/25 00:13:42.164 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu
Besterik gabe agurtu egiten naiz!!!
Nork: piban.2007/04/25 09:55:27.668 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa
Nork: Joxe Aranzabal.2007/04/25 19:13:34.718 GMT+2
Aupa Joxe!
Aspaldi esan nian lasterketa horretan hirekin izango nintzela eta ni prest nagok hirekin egiteko ibilbidea. Korrika askorik ez diat egiten, bizikletaz ibiltzen naizelako baina saiatuko nauk forman iristen. Beste laguntzailerik ez badaukak hirekin izango nauk eta baldin badaukak ere hor izango nauk zuen atzetik edo aurretik. Plaentxiarraren erantzun mundiala zetorkidak burura, galdetu ziotenean ea zer moduz pasa zen bere semea tzirrindulari karrera batean: Hor joan dok danak aurrian dittuala! Azkena zela ez esateko erantzun borobila. Gu ere hor joango gaittuk danak aurrian hartuta.
Nork: Alber.2007/05/03 09:49:23.921 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/10 22:44:19.155 GMT+2