Atzo arratsaldean bete nuen promesa, osatze bidean nengoela Sustatun egindakoa: berriz egingo nuela Arrasate-Oñati lasterketa. Luxuzko konpainian egin ere: Bego emaztea, Eneko Astigarraga eta Juan Martin Elexpuru lagunak izan bainituen denbora guztian nirekin. Eurei esker iritsi nintzen, justu halabaina, gasolina erreserban. 1h eta 10'tan egin genuen Arrasatetik Oñatirako bidea.Bero handi samar egin zuen. Abiapuntura iritsi ginenean, 28º C egiten zuen, eta lasterketan, 26ª C inguru. Aurrez uste bezala, irten eta berehala ia denek aurrera egin zuten, ziztu batean. Atze aldean, berriz, taldetxo bat geratu zen, umoretsua oso. San Prudentzioraino martxa onean joan ginen, eta ingurukoen umorea gozatzen. Handik aurrera, atzerago geratu ginen, ni nekatzen hasi nintzen-eta. Zubillagan pasatzerakoan, suhiltzaileek euri artifiziala prestatu ziguten, nahiz eta ni albotik pasatu.
Oñatin sartu orduko justu nindoan, eta ordurako martxa dezente motelduta. Nire lagunek, berriz, etengabe animatzen ninduten, eta aholkuak ematen lasai joan nendin. Horrela iritsi nintzen Oñatiko plazara. Azken metroetan bizkortu egin genuen pausoa, jendearen animoek bultzatuta. Eskutik helduta ailegatu ginen Bego eta biok, Eneko eta Juan Martin ondoan genituela. Bihotz-bihotzetik eskertzen dizuet, Bego, Juan Martin eta Eneko, bidean eman zenidaten laguntza. Baita Joxe Felix Diaz de Tuestari, argazkia atera eta uztearren. Oso eskuzabalak zarete, eta lagun onak. Eskerrik asko.
Azken lasterketa
Ia denak aurrean hartuta iritsi ginen, eta pozik, bete nuelako agindutakoa. Badakit, hala ere, atzokoa izango dela nire azken lasterketa. Segituko dut arineketan egiten, baina nire kasa edo Begorekin, lasai eta gozatzen, horrela nabilenean ez baitut sentitzen lehiak dakarren presiorik.

Erantzunak
Nork: O. eta J..2007/05/13 12:33:17.136 GMT+2
Atzo egin zenuena askorentzat kasta ikasketa bat da. Pena eman dit irakurtzeak zure azken lasterketa izango dela, tropel herrikoiak korrikalari handi bat bat galtzen duelako. Jakin ezazu nahi duzunuen gure artera bueltatuko ahal zarela, eta Arrasate-Oñati batean agian ez, baina San Silvestreren batean edo beste lasterketa herrikoiren batean itxarongo zaitugu!!!
Hurrengora arte, ondo segi eta disfrutatu egiten duzun kirolarekin!!!
Nork: piban.2007/05/13 19:57:57.502 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa
Zorionak bai... Bete duzu promesa eta lasai zaitezke jada.
Pena hartu nuen ezin izan nuelako ostegunean IEBra joan. Beste batean beharko du izan.
Goraintziak Begori.
Nork: iturri.2007/05/13 20:38:55.880 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Nork: luistxo.2007/05/14 08:37:06.412 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo
Nork: Iban Arantzabal.2007/05/14 09:26:11.802 GMT+2
http://www.goiena.com
Gaur ere, beste askotan bezala, zure blog-a irakurri dut, oso gustura nola ez. Gaurkoan gainera, tarte batean behinik behin, elkarrekin egin genuen lasterketa herrikoi baten inguruan idatzi duzu.
Txapel laranjadun guztion izenean zorionak eta ea beste behin horrelako ekitaldi herrikoi baten elkar ikusten dugun!!
Segi horrela!
Nork: Laranja koloreko txapeldunak!.2007/05/14 09:55:32.638 GMT+2
Oin hurrengua! :-)
Nork: asier.2007/05/14 10:30:32.675 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/sarasua
Aupa Joxe! segi gogor!
Nork: eneko.2007/05/14 10:38:50.270 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu
Nork: eneko.2007/05/14 10:49:21.128 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu
Nork: Patxi.2007/05/14 11:53:22.033 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
asko pozten naiz, ekinean ekinaz, lortu duzulako!
Lasterketa hau bukatu ondoren... hurrengoa(k) prestatzen hasi beharko!
Zorte ona eta <a href="http://hezkuntb.blogspot.com/2007/05/euskararen-erronkak-interneten.html"/> ziberespazioan ikusi/entzun/elkartuko</a> gara
Josi
Nork: Josi.2007/05/14 14:07:19.613 GMT+2
http://hezkuntb.blogspot.com
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/14 19:36:47.602 GMT+2
Argazkikoenak:
121. Joxe Aranzabal Mendizabal. Elorrio. 1:10:23
122. Begoña Larrañaga Anzola. Elorrio. 1:10:26
123. Juan Martin Elexpuru Arregi. Bergara. 1:10:33
124. Eneko Astigarraga Arakistain. Eibar. 1:10:40
Nork: Iban Arantzabal.2007/05/15 11:39:21.508 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/15 22:42:00.023 GMT+2
Larregiko beroa egiten zuen larunbatean, nik lasai irten nuen beste lagun batekin, eta zuekin konpartitu genuen lasterketaren atzekaldea, San Prudentzio inguruan Euskaltelekoekin hurrundu giñan apur bat zuengatik, bai bat gorriz ta bestea beltzez txapel txuri batekin (hori neu nintzan, jeje), azkenian zuek baino 5 minutu lehenago iristeko, nik Zubillagako euri artifiziala ondo probestu nuen freskatzeko!!!!
Nork: txantxikuak.2007/05/16 22:56:54.061 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/gorka
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/18 13:22:10.218 GMT+2
Nork: .2008/03/31 18:20:08.038 GMT+2